Euskadik eta Galesek berretsi egin dute Makroeskualde Atlantikoaren proiektuarekiko konpromisoa

PRUEBA
  • Arku Atlantikoko Batzordeak, Euskadi buru duela, hurrengo Batzar Nagusia egingo du Cardiffen, maiatzaren amaieran

LehendakariaMarkDrakefordGalesko ministro nagusiarekin bildu da gaureguerdian Ajuria Enean. Mark Drakeford Euskadira bisita ofiziala egiten hasi da, bere gobernuaren ordezkaritza baten buru dela.

Ministro nagusi batek Euskal Herrira egiten duen lehen bisita da, eta, oraingo honetan, Euskadik eta Galesek Atlantikoko Makrorregioaren proiektuarekin duten konpromisoa berresteko balio izan du topaketak. Agerian geratu den bezala, bi gobernuek uste dute Arku Atlantikoko Batzordearen hurrengo Batzar Nagusia, maiatzaren 23an eta 24an Galesko hiriburu Cardiffen egingo dena, erabakigarria izango dela makroeskualdeari behin betiko bultzada emateko, EBko espainiar presidentetzarekin batera.

Era berean, lehendakariak Mark Drakeford-i jakinarazi dio Euskadik Galesekin lankidetzan jarraitu nahi duela, planetako beste eremu batzuetako eskumen ekonomikoari, arazo demografikoei edo klima-aldaketari elkarrekin aurre egiteko.

Bisita ofizial horrek indartu egiten ditu EAEko erakundeek aspalditik Galesekin dituzten harreman estuak, Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren arabera eskualde estrategikoa den aldetik. Harreman horien emaitza da Urkullu lehendakariak 2018an Galesera egindako bidaian sinatu zuen akordio-memoranduma. Memorandum horrek trukerako eta lankidetzarako bideak irekitzen ditu hainbat arlotan, hala nola industrian, berrikuntzan, mugikortasun- eta garraio-azpiegituretan, gizarte-politiketan eta familia-kontziliaziorako politiketan, kulturan eta hizkuntza-politikan, besteak beste.

Gaur eguerdiko bilera baliagarria izan da elkarlan horri buruzko balantze ona egiteko, lau urtez elkarrekin lan egin ondoren proiektuetan izandako aurrerapenak egiaztatu ondoren.

Bisitaren programa

Lehendakariarekin egindako bileraz gain, Galeseko ordezkaritzak lau bilera egingo ditu Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriarekin, eta Arantxa Tapia, Nerea Melgosa eta Bingen Zupiria sailburuekin.

Bihar, hilak 30, Mark Drakeford Jonan Fernández Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako idazkari nagusiarekin bilduko da, eta, ondoren, etorkizuneko Metropolien Nazioarteko Mintegiari hasiera emango dio. Mintegi hori Bilbon egingo da, eta trantsizio demografikoaren eta sozialaren erronkei eta aukerei buruz hitz egingo du.

Mintegiaren ondoren, ordezkaritzak BiMEP (Biscay Marine Energy Platform) bisitatuko du itsas energien saiakunta-eremua ezagutzeko eta, ondoren, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin bilduko da.

Programa amaitzeko, Mark Drakefordek eta Jokin Bildarratzek UPV/EHUko 50 ikaslerekin hitzaldi-topaketa egingo dute. Eva Ferreira errektoreak moderatuko du.

Informazio gehigarria