2022ko edizioan, programak, berrikuntza gisa, V. lerro bat zabaldu du, bizitegi-eraikinen eraikuntza-prozesuetako industrializazioari buruzko azterlan, proiektu eta prototipo espezifikoak egiteko.
Visesak proiektu hau aurkeztu zuen Eraikalen V. lerro horretara: “Gizarte Laguntzako Etxebizitza Industrializatuaren Liburu Zuria. Sistema industrializatuen bidez eraikitako alokairuko etxebizitza publikoa”. Bada, proiektua hautatua izan da.
Hori horrela, 122.975,16 euroko dirulaguntza jaso du; alegia, proiekturako egindako aurrekontu osoaren % 84koa. Proiektua amaitutakoan, alokairuko etxebizitza publikoaren eraikuntza industrializaturako gida gisa balio izango duen argitalpen bat egongo da eskuragai.