2023ko Karmenetako irudi berri bila ari da Barakaldoko Udala. Eta beharrezkoa da, jakina, kartel lehiaketa abian jartzea. Apirilaren 28ra arte izango ditu ateak zabalik lehiaketak. Herritarren balorazioa hartuko da kontuan, sare sozialen eta jendeak kultur etxeetan emandako bozken bidez, kartel irabazlea aukeratzeko, eta 1.000 euro jasoko ditu garaileak.
Gaia librea bada ere, badu derrigorrezko mezu bat: Barakaldoko Karmenak 2023 Uztailak 15-23 Julio, hurrengo Barakaldoko Karmenen egunei dagokiena. Kartoi-luman aurkeztu behar dute 70,50 cm-ko kartela partaideek, kristalik gabe, koloretan eta bertikalean. Horrez gainera, kartelaren hiru digitalizazio dauzkan CD bat, 200 kb-ko JPG bat, MB 1eko beste JPG bat eta azken tamainaren bereizmen handiko PDF bat.
Udaletxeko behe solairuko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arlora ekarri behar dira obrak, goizeko 09:00etatik 14:00 orenak bitartean (Herriko Plaza, 1).
Egilearen izenak ezingo dira agerian egon, obrak anonimoak izan daitezen. Beraz, egilearen datuak obrari erantsitako gutun batera sartu behar dira, hautaketa gardena izan dadin.
Aurreko urteetan egin den gisan, aditu batzorde batek aukeratuko ditu lanik onenak finalista modura, eta sare sozialetan eta Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan jarriko dira, jendeak bozka eman dezan. Azken epaiaren erdia izango da herritarren bozka; beste erdia, berriiz, Udal Jai Batzordearena.