Pasaiak 3,4 milioi jasoko ditu Garraio Sailetik Luzuriaga birgaitzeko

PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 3,4 milioi euro emango dizkio Pasaiako Udalari Luzuriaga eraikina zaharberritzeko eta Azoka zaharreko erabileretarako gaitzeko. Horixe adostu dute Iñaki Arriola sailburuak eta Pasaiako alkateak hainbat jarduketa gauzatzea aurreikusten duen hitzarmen batean. Horren helburua da Luzurigako bulego-eraikin zaharra birgaitzea Altza eta Galtzaraborda arteko Topoaren saihesbidea eraikitzeko lanen ondorioz Azoka eraikina eraitsi izana konpentsatzeko.

Pasaiako Udalaren asmoa Luzuriagan kultura- eta gizarte-gune handi bat sortzea da, eta bertan kokatuko dira Antxoko elkarteek Azokaren eraikinean garatzen zituzten jarduerak.

Izaskun Gómez alkateak oso balorazio positiboa egin du lortutako akordioaz: “Hitzarmenari esker Luzuriagako ekipamenduak hobetuko ditugu eta jarduera Azokan garatzen zuten elkarteen baliabideak hobetuko ditugu”. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak egingo duen ekarpena Kultura Ministerioaren dirulaguntzari batuko zaio. Dirulaguntza horren bidez erosi du Udalak eraikina, eta zaharberritzeko proiektua uda aurretik lizitatzea aurreikusten da. Izaskun Gómezek adierazi du Luzuriaga berreskuratu izana mugarri bat dela Antxoko ondare historikoa berreskuratzeko eta distritua eraldatzeko prozesuan.

ETS orain dela urtebete inguru hasi zen bi kilometroko lurpeko saihesbideko lanak egiten. Saihesbide horrek jarraipena emango dio 2016tik zerbitzuan dagoen Herrera-Altza zatiari. Horrez gainera, horri esker Pasaiak lurpeko geltoki berria izango du, eta Pasaiako eta Galtzarabordako erabiltzaileek tren-konexioa izango dute Donostiako erdialdearekin 7,5 minutuz behin.

Baina, zerbitzua hobetzeaz gainera, proiektuak nabarmen hobetuko du trenbidea Pasaian, Antxoko distrituan, integratzeko proiektua. Horixe gogorarazi du Arriola sailburuak, eta “Azoka eraitsi izanak eta egungo trenbide-zubiak, saihesbidea zerbitzuan jartzen denetik aurrera, aukera berri bat sortuko dute hirirako”, adierazi du.

Pasaiako geltokia eraikitzeko metodoak aurreikusten zuen gainazaletik pantailak hidrofresa bidez egitea, eta, horretarako, beharrezkoa zen Azokaren eraikina eraistea. Udalaren titulartasuneko eraikin horrek 1.496 m2-ko  azalera zuen guztira bi solairutan banatuta, eta kultura-jardueretarako erabiltzen zen (ludoteka, musika-eskola, Udalak antolatutako tailerrak eta kultur elkarteak).

Hitzarmenaren arabera, ETSk 3.400.000 euro (BEZ barne) bideratuko ditu 2024-2027an Luzuriagako bulego-eraikinak birgaitzeko proiektuko lanak zuzendu eta gauzatzeko.

Bestalde, Pasaiako Udalak hitzematen du Luzuriaga eraikina birgaitzeko soluzioa goitik behera garatzeko eraikuntza-proiektua gauzatuko duela, eraikitzeko behar den xehetasunarekin.

Horrez gainera, lanak lizitatzeaz, kontratatzeaz, zuzentzeaz eta ikuskatzeaz ere arduratuko da. Bestalde, Red Ferroviaria Vasca-Euskal-Euskal Trenbide Sareak erakunde publikoak bere gain hartzen duen gehieneko zenbatekoa gainditzen zuen zatian jarduketa guztien kostua finantzatu beharko du.

Informazio gehigarria