Datu ofizialen arabera, % 12,6 hazi diren delituak Barakaldon, iazko urtean

PRUEBA

2022ko urtarriletik abendura, 5.447 arau-hauste penal erregistratu ziren Barakaldon, hau da, % 12,6ko igoera aurreko urtearekin alderatuta, Barne Ministerioak argitaratutako datu ofizialen arabera. Datu horien artean daude polizia-kidego guztien jarduketak: Udaltzaingo, Ertzaintza, Guardia Zibil, Polizia Nazional eta abarrenak.

Igoera hori EAEko beste udalerri batzuetakoa baino nabarmen txikiagoa bada ere (ehunekotan, Bilbon baino erdia – bertan, igoera % 25,5ekoa da – eta Euskadiko batez bestekoa baino 8,4 puntu txikiagoa), Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotzi Ángel Madrazok ez dio garrantzirik kendu nahi izan.  Madrazok dionez,»udalerrian delitu bakarra ere kezkagarria da».

Zinegotziak gogorarazi du Udaltzaingoak 31 plaza huts dituela gaur egun, eta plantilla handitu beharra dagoela, orain arte eskatu den bezala, Udaltzaingoaren presentzia  ziurtatzeko auzo guztietan.

Zinegotziak, bestalde, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloak agenteak baliabide materialez hornitzeko egindako ahalegina – ibilgailuak, babes-ekipamenduak…-  baloratu  du.  Guztira, 2,91 milioi euro bideratu dira arloko aurrekontu arruntetik kanpo.

Tipologiaren arabera, iaz hazi egin ziren, bereziki, droga-trafikoarekin lotutako delituak (2021ean baino % 57.1 gehiago) eta liskar istilutsuekin eta lesioekin lotutakoak (% 41), baina gorakada esanguratsuak izan ziren, halaber, indarkeria edo larderia bidezko lapurretetan (% 33,9), ebasketetan (% 20) eta ziberdelituetan (% 15,3).

Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotziak gogorarazi du, gainera, Udaltzaingoaren eta bizilagunen beraien jardunari esker, delitu ugari egitea saihestu dela.  «Adibidez, bizilagunen lankidetzari esker, lonja asko okupatzea saihestu da. Prebentzio-neurri batzuk hartuta eta Poliziari azkar deituta arau-hauste penalak ere murriztea  lortu genuen», azpimarratu du Madrazok.

KRIMINALITATE DATUAK BARAKALDON                                                    Aldaketa

2021/2022

Arau-hauste penalak 2022

I. OHIKO KRIMINALITATEA

12,1

4.582

1. Dolozko giza hilketak eta hilketa burutuak

100,0

2

2. Dolozko hilketak eta erailketak, saiakuntza-graduan

0,0

3

3. Lesio eta liskar istilutsuen delitu larriak eta ez hain larriak

41,0

55

4. Bahiketa

0,0

0

5. Sexu-askatasunaren aurkako delituak:

-16,7

35

5.1.- Sexu-erasoa penetrazio eta guzti

-63,6

4

5.2. – Sexu-askatasunaren aurkako gainerako delituak:

0,0

31

6. Indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretak

33,9

146

7. Etxebizitzetan, establezimenduetan eta beste instalazio batzuetan indarra erabiliz egindako lapurretak

-33,8

327

7.1.- Indarra erabiliz etxeetan egindako lapurretak

-30,7

233

8. Ebasketak

20,0

1.639

9.  Ibilgailuak ostea

3,8

54

10. Droga-trafikoa

57,1

22

11.  Gainerako ohiko kriminalitatea

16,9

2.299

II.   ZIBERKRIMINALITATEA (zibenetikaren bidez egindako arau-hauste penalak)

15,3

865

12.- Estafa informatikoak

12,9

770

14.- Bestelako ziberdelituak

39,7

95

III. ARA-HAUSSTE PENALAK GUZTIRA

12,6

5.447