Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Frantziako Garraio ministroarekin batera, Bordelen egindako foro batean parte hartu du. Marian Elorzak Clément Beauneri eskatu dio “ahalegin guztiak egin daitezela” euskal Y-aren eta Bordelen arteko interkonexioa 2030ean benetako errealitatea izan dadin. Foroa Sud Ouest eta TV7 egunkariek antolatu dute, eta Akitania Berriko presidente Alain Rousset ere bertan izan da.
Han gogorarazi duenez, Burdeos-Dax-Euskal Muga abiadura handiko trenbidea Atlantikoko trenbide-korridorearen parte da 1994an egin zen lehenengo trazaduraz geroztik, eta hala berretsi dute urte hauetan Europako erakundeek eta tartean dauden estatu kideek, Espainiako Estatuak eta Frantziak barne.