Martxoan nabarmendutako artikuluak: nerabeen sexualitateari eta berdintasunari buruzko oharrak; babes-sistemaren tutoretzapean egondako adingabeko neska-mutilak; lan-esperientzia birkonfiguratzea, enplegu informalaren edo autonomoaren baldintzetan

PRUEBA

2023ko martxoko artikulu nabarmenak


CALVO SAN JUAN, A., 2023. Cuerpos múltiples, líquidos, insaciables y en venta: notas sobre sexualidad e igualdad en los y las adolescentes de Salamanca y provincia. Con-ciencia social: Segunda Época, no. 6, pp. 135-150. ISSN 2605-0641

Artikulu honetan, Salamanca hiriko eta probintziako nerabeekin egindako prebentzio-lanetik abiatutako gogoeta egiten da; prebentzio-lan hori hezkuntza afektibo-sexualari buruzko jardueren eta tailerren bidez egin da, bai ikasgelan bertan, bai ikasgelatik kanpo. Ikerketak honako gai hauek aztertzen ditu: sexualitateari buruz zer dakiten, sexu-askatasun handiagoa sentitzen duten, desioa nola eraikitzen duten edo patriarkatuak eta feminismoak eraikuntza horretan zer eragin duten. Halaber, sozializazio kapitalistak nola eragiten duen nerabeen  subjektibotasunak eraikitzen. Egindako esku-hartzeek laguntzen dute pentsatzen ea nola garatzen ditugun sexualitatea eta haren dinamikak sistema sozioekonomiko batean. Sistema sozioekonomiko horretatik abiatuta, inguratzen gaituenaren esanahiak osatzen ditugu, eta horretan generoaren gaia funtsezkoa da. Esparru horretan, sare sozialek, pornografiak, irudiaren gurtzak eta haren hipersexualizazioak edo hezkuntza afektibo-sexualik ezak gure sexualitatearen testuinguruaren zati handi bat hartzen dute.


JIMÉNEZ ALVAREZ, M.G., 2022. Transición a la vida adulta e inserción sociolaboral de jóvenes que han migrado de forma autónoma. Mediterráneo económico, no. 36, pp. 369-379. ISSN 1698-3726

Artikulu honetan,  helduarorako trantsizioari eta gizarte-mentoretzak atzerriko gazteei gizarte- eta lan-laguntza emateko prozesuetan izan dezakeen funtsezko zereginari buruzko gogoeta egiten da. Bertan,  zehazki, modu autonomoan migratu eta artean adingabeak zirela, Espainiara iritsi ziren neska-mutilez ari gara. Babes-sistemaren tutoretzapean egon ziren, familiarik eta laguntza-sarerik ez zutelako. Hasteko, hurbilketa analitiko labur bat egingo dugu nerabeen joan-etorriei eta horien esanahiei buruz, Ondoren, helduarora igarotzeko prozesuan sakonduko dugu, gazte guztien bizitzaren giltzarri-etapa den heinean. Artikuluak deskribatzen du gazte, atzerritar eta tutoretzapean izatearen berezitasuna, bai eta haiek aurre egin behar dieten zailtasunak ere. Azkenik, mentorian sakontzen dugu, lan-munduan sartzen laguntzeko tresna gisa, eta azken gogoeta batzuk plazaratzen ditugu.


ROS, C., NÚÑEZ HERNÁNDEZ, R. y BENEDETTO, V., 2022. Tensiones y continuidades con el modelo del emprendedor en jóvenes trabajadores del AMBA. Revista del Centro de Estudios de Sociología del Trabajo, no. 14, pp. 3-29. ISSN 1852-494X, 1852-4648

Ideologia neoliberalaren eskutik, “lanaren munduetan” eta enpleguan gertatzen ari diren eraldaketa handiek ekarri dute soldatapeko lana gero eta urriagoa izatea, desokupatuen kopurua handituta eta, aldi berean, okupatuta jarraitzen dutenen lana areagotuta. Era berean, kontratazio- eta erreklutamendu-moduak aldatu egin dira enplegagarritasunaren logika berria instalatzeko; hala, enplegagarritasuna ez da merkatuaren atributu izango, baizik eta pertsonarena, bera baita bere buruaren enpresaburua (enpreabilitatea). Bestalde, ekoizpen- eta antolaketa-teknologia berriek lanaren egoerak modu ezezagunetan aldatzen dituzte (plataformen ekonomia, teknobigilantzia, etab.), eta espazioaren eta eraldatzen dituzte denboraren koordenatuak, non lanaren esperientzia sortzen den. Artikulu honetan, egiten ari den ikerketa baten materialean oinarrituta, lanean ari diren eta beren burua ekintzailetzat jotzen duten gazteen bizi-proiektuan lanak  dituen zentzuak aztertzen ditugu; bere zentraltasuna, existitzen dena edo existitzen ez dena, eta zein diren lanaren egungo antolaketa neoliberalak dituen lan-esperientzia baldintzapean birkonfiguratzeko moduak.


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke