Aurten ere kenduko dute TAO zerbitzua Aste Santuan. Azken urteotan egin den bezala, enpresako sindikatuen eskaerei erantzuteko, eten egingo da Zapatu Santuan zerbitzua, laneguna izan arren.
Horrela, doan aparkatu ahal izango dute hiriko edozein tokitan barakaldarrek, bihartik, apirilak 6, apirilaren 10era arte, biak barne.