Osakidetzako deribazioak 2022

PRUEBA

Orientazio zerbitzuen gakoetako bat da arlo ezberdinen arteko lankidetza. Zentzu honetan EAEko udal asko eta osasun zentroak elkarlanean ari dira pertsona inaktiboak identifikatu eta orientazio zerbitzuetara deribatzeko.

Gogoratu behar da deribazioa egiteko, osasun profesionalek Osabide Global tresna digitala erabiltzen dutela eta aurkezten ditugun datu hauek tresna honen informatika-ustiaketaren emaitza direla.

2022an 1.300 herritar deribatu ziren Osakidetzatik. Honek esan nahi du orientazio zerbitzuetan artatutako herritar guztien % 65,1 bertatik bideratu zirela.

Azpimarratzekoa da Donostialdeko ESIan zenbatutako deribazio kopurua; 888, deribazio guztien % 68,3.

2023ko erronka izango da deribazioak guztiak Osabide Global bidez egitea, batez ere Bizkaia eta Araban, guztiak sisteman erregistratuta gera daitezen. Horretarako formazio saioak egiten hasi gara udalerri ezberdinetako osasun zentroetan.

Hemen aurkituko duzue txostena.