‘Memoria duten irudiak’ V Ikusentzunezko Topaketak 1936ko indarkeriaren ikuspegi kritikoa proposatzen du

PRUEBA

Iruñeko Golem Baiona zinematan izango da, apirilaren 17tik 21era, Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatutako ‘Memoria duten irudiak’ V Ikusentzunezko zikloa. Oraingo honetan, proposamena haratago doa, eta, arratsaldeko saioez gain, goizetan ikasleentzat zabalduko dira ateak ‘Memoria duten eskolak’ programaren bitartez. Saio horietara sarrera librea izango da edukiera bete artea. Sarreak Golem Baionako leihatilan eskura daitezke.