Nafarroako Artxiboak Valentin Redin antzerki zuzendariaren funts dokumentala gehitu du

PRUEBA

Chon Marcoteguik, Valentín Redinen ezkontide eta antzerki-jardueran lankide nabarmenak, Nafarroako Artxiboari funts dokumental garrantzitsu bat eman dio, Valentín Redinek Nafarroako eszena-panoramaren adierazgarri gisa duen nortasunaren erakusgarri.

Dohaintzan emandako funtsa, Valentin Redinek antzerki zuzendari (esparrua zeinetan nabarmendu zen bereziki), aktore nahiz dramagile bezala garatutako jardueraren lagin dokumental batekin osatuta dago, zeinek sorkuntza propioak dakartzan, esaterako “Yo, Leonor” eta “Luz de ensayo”, eta horiez gain halaber San Francisco de Javierri buruzko “Javier. El divino impaciente” bezalako moldaketak, “L’elisir d’amore” bezalako opera-ekoizpenak barne.

Obra propioen eta moldaketen testuekin batera, irudikapenetako bakoitzari dagozkion dokumentuen tipologia zabal bat existitzen da, zeinen baitan dauden ideiak, libretoak, korrespondentzia, lan-dokumentuak, ikuskizun dosierrak, tresneria, soinu-iragarkiak, jantzigintzarako laneko materiala, eszenografia, figurinak, atrezzoa eta argiak, noten musika nahiz inprimatua, abestien koadernoak eta abestiak, fitxa teknikoak, Jabego Intelektualaren Erregistroko inskripzioak, emanaldietarako baimenak, eskubideen lagapenak, kontratuak, emanaldi-egutegiak, lan-egutegiak eta partaideen zerrendak, zirriborroak, esku-programak eta kartelak, argitalpenak, muntaketen aurkezpenak, curriculoak, kontaktuak eta gonbiteak, egunkari-zatiak, aurrekontuak eta kontularitza, fakturak eta erreziboak.

Funtsak, bestalde, bere partaidetzarekin kontatu zuten emanaldietako ikus-entzunezko grabaketen eta argazkien kopuru esanguratsua dakar, baita XX. mendearen hasierako argazki bilduma bat ere, antzerki muntaketa ezberdinak, Iruñako kabalkadak eta Cunas Erakundearekin lotutako irudiak barne hartuz.

Funtsa Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxibo programan txertatu ostean, Nafarroako Errege Artxiboak eta Artxibo Orokorrak jadanik bere tratamendu artxibistikoa martxan jarri zuen, herritarrentzat eskura egoteko helburuarekin.

El Lebrel Blanco-ren zigilua

Valentin Redin Flamarique (Iruña, 1943ko urtarrilak 24 – 2010eko urtarrilak 18) antzerki-zuzendari bezala nabarmendu zen, baita aktore eta dramagile bezala ere. Haurtzaroan egin zituen hastapenak mundu eszenikoan, Eguberriko jaietan Gayarre Antzokian Cunas Erakundeak eginiko haurren ipuinen muntaketetan. Antzerkiarekiko bere lotura mantendu egin zuen Ximenez de Rada Institutuko bere prestakuntzan hala nola 1960ko hamarkadako unibertsitate ekoizpenetan zehar.

1970ean “El Lebrel Blanco” antzerki-konpainia fundatu zuen, Nafarroako antzerkiaren historiako garrantzitsuena bezala kalifikatzen dena, zeinen ibilbidea 1972ko otsailean haur antzerkiaren esparruan abiatu zen, Carmelo Aitaren “El violín encantado” obraren antzezpenaren eskutik; honen jarraian, Francis Bartolozziren ipuinen moldaketak etorri ziren , 1973. urtean helduentzako antzerkira helduz Garcia Lorcaren “Yerma” bezalako muntaketekin. Harekin, Patxi Larrainzarrek idatzitako obrak eszenaratu zituen, zeinetan garai hartako iritzi publikoa bereizten zuten auzi politikoak planteatu ziren, “Carlismo y Música Celestial”, “Utrimque Roditur” eta “Navarra sola o con leche” obren bitartez.

1976an Valentin Redinek, El Pais egunkariak emandako zuzendaritza nazional onenaren Saria eskuratu zuen “1789 o La ciudad revolucionaria es de este mundo” lanagatik, zein Estatu osoan urteko ikuskizun onena bezala kalifikatu zen.

Valentin Redin bere ibilbide osoan zehar eszena-zuzendari bikain modura nabarmendu zen, kritikari eta publikoari dagokienez arrakasta bikaina eskuratuz El Lebrel Blanco eta beste talde batzuen eskutik bultzatu zituen muntaketa ugarietan; horrez gainera, kultura kudeatzaile eta girotzaile bikaina zela frogatu zuen, administrazio publikoen babespean. 1994an Iruñako Gayarre Antzokiaren Konpainia Titularra fundatu zuen, “Celos en el aire”, “La ratonera”, “Peribáñez y el comendador de Ocaña”, “Dina la cerillerita” edo “Crimen perfecto” bezalako muntaketak eszenaratuz. Horren ondoren “Lebrel Blanco Producciones” fundatuko zuen bere muntaketa propiotarako; adibidez, 2006. urtean “Luz de Ensayo” estreinatu zuen.

90. hamarkadan, Iruñako Errege Magoen Kabalkada Elkartearekin lankidetzan aritu zen, Nafarroako Villoslada Institutukoa bezalako eskola antzerkirako eszenografia eta jantzi hala nola taldeekin.

Antzerkiaren sustatzailea zerbitzu publikotik

Iruñako Udaleko funtzionarioa izan zen eta postu ezberdinak bete izan zituen Iruñako Udaleko Protokolo eta Kultura arloetan. 1991 eta 1995 urteetan informazio-bulegoa zuzendu zuen, Udal Protokoloko burua izan zen eta 1995ean Kulturako Gaien arloa zuzentzen aritu zen. Bertatik, Gayarre Antzokiaren berreskurapena sustatu zuen zein, udalaren jabegoa izan arren, enpresa pribatu batek kudeatzen zuen. Orduan, Gayarre Antzokia Udal Fundazioa sortu zen eta bertako lehenengo gerentea izan zen, antzokia hirirako zabalduz askotariko programazio erregular batekin. Bestalde, Viana Printzea Erakundeko Kultura Jardueren Zerbitzuko Burua izan zen 1983ra arte, 1981. urtean Erriberriko Jaialdien sorrerari bidea emanez. Handik denbora bat barru, Nafarroako Gobernuaren eskariagatik, muntaketa bat sortu zuen 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsalerako, “Ama Lur”, lurralde folklorearekin lotutako antzerki, dantza eta musika lagun. 1999an Nafarroako Parlamentura joan zen Jose Luis Castejón (1999-2003) lehendakariaren kabinete-burua izateko. Gero Iruñako Udalera itzuli zen eta 2006an, bertako Turismo Departamentuan jubilatu zen.