Nafarroako Gobernuak Irunberriko autobusez aldatzeko geltokiaren proiektua onartu du, garraio publikoaren erabilera sustatzeko

PRUEBA

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, behin betiko onartu du Irunberriko autobuses aldatzeko geltokiaren proiektua, inguruan garraio publikoaren erabilera sustatzen lagunduko duena. Joan den asteartean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Lanek 894.239,88 euroko inbertsio zenbatetsia izango dute (BEZa barne), eta Next Generation funts europarren bidez finantzatuko dira.

Aldageltoki berriak bi autobus aldi berean aparkatzea ahalbidetuko du eta taxi baterako aparkaleku plaza batekin kontatuko du. Irunberriko herrigunean kokatuko da, 2.206 m2-ko partzela batean, zein Bayacua kalearen (La Palomera Esparruko Bidea) eta La Foz errepidearen alboan dagoen, eremu horretan urbanizatutako Iratiko Bide Berdearekin egokituz. Bide honetatik, autobusen sarrera eta irteera bideratuko da, zein ibilgailuen maniobra errazteko aldageltoki barnean dagoen biribilgune baten bitartez artikulatuko den.

Autobusak aparkatzeko eremuek, gutxi gorabehera, 4 metroko zabalera eta 16 metroko luzera minimoa izango dute. Bestalde, nasek antzeko luzera izango dute, bere zabalera minimoa 4 metroa izanik, erabiltzaile mota ororen irisgarritasuna nahiz mugikortasuna ahalbidetuz. Horrez gainera, aldageltokiak espaloi perimetral bat izango du erabilgarri, beraz, erabiltzaileak, hura baliatuz, nasa ezberdinetara iritsi ahal izango dira.

Nabarmentzekoa da altzairu herdoilgaitzezko zutabe hala nola bankuekin osatutako bi markesina jartzea aurreikusten dela, erabiltzaileentzat topaleku eta itxaronaldirako gune izateko. Gainera, 4 banku eta bizikleta-aparkaleku bat instalatuko dira.

Argiztapenaren harira, goi errendimenduko LED ekipoei esker, argi-gune eraginkorren instalazioa aurreikusten da, 8 eta 4 metroko altuerako zutabetan. Gainera, esparruan bi lorategi-eremu definitu dira, bat Bayacua kalearen perimetroan; bestea, biribilgunearen barruan, zeinetan zuhaitz espezie autoktonoak hala nola zuhaixka-landare multzo batzuk landatzea aurreikusten den.

Proiektuak, gainera, La Palomera Esparrurako Bidea eta Iratiko Bide Berdearen arteko elkargunearen egokitzapena aurreikusten du, xedea izanik biderako sarrera eta irteera mugimendu ezberdinak bideratuta geratzea. Horretarako, beharrezkoa izan da bidearen plataforma zabaltzeko lanei ekitea, baita lodiera aldagarriko errefortzu baten fresaketa eta hedapen bati ere, egungo bidearen plataformako gune ezberdinen gainean.

Eremuko bide segurtasuna hobetu eta garraio publikoaren erabilera arintzeko ekarpena egingo duen aldageltoki hau eraikitzeko obrak, 4 hilabeteko exekuzio-epea izango du.