Tokiko merkataritzan zerbitzuek eta produktuak lotuta joan behar dute zerbitizazioari buruzko azterlanaren arabera

PRUEBA
  • Azterlanak kontsumitzaileen 3 profil antzeman ditu tokiko merkataritzarekiko atxikimendu-maila desberdinekin

  • Ondorio nagusietako bat da zerbitzuek eta produktuak lotuta joan behar dutela tokiko merkataritzan, esperientzia emozionalaren eta marka sortzearen bidez bezeroa lotesteko

Enfokamer Merkataritzaren Euskal Behatokiak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren mendekoak, azterlan hau argitaratu du: “Zerbitizazioaren erronka, ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren tokiko merkataritzaren lehiakortasuna garatzeko ardatz gisa”. Azterlana Focus Group desberdinetan oinarritu da, besteak beste ondorio hauek atera dituztenetan: tokiko merkataritza kontsumitzaile funtzional eta zuzenaren profilarekin konektatzen da, zeinak badakien zer nahi duen eta dagoeneko erabakita daukan erostea.

Gainera, tokiko saltokiak profil emozionalarekin ere konektatzen dira, hurbileko merkataritzaren bilakaerarekiko atxikimendua eta konpromisoa duen horrekin. Nolanahi ere, jarrera hori ez dator beti bat portaerarekin; beste estimulu batzuek etengabe mehatxatzen dute jarrera hori, eta garrantzian eta erantzukizunean ez du maila bera belaunaldi berrietan.

Azterlanak ondorioztatu duenez, hiru kontsumitzaile-profil handi sartzen dira:

  • Profil konprometitua: “badaki zer nahi duen eta argi du bere erosketa-erabakia”, eta konexio handia du tokiko saltokiekin
  • Salneurri baxuagoaren bila dabilen profila: “begiratzea eta konparatzea gustatzen zaio eta ez du argi bere erosketa-erabakia”, eta oso konexio txikia du tokiko saltokiekin
  • Profil fisitala: “ingurune digital eta presentzial batean mugitzen da merkataritzako esperientzietan”, eta konexio txikia du tokiko saltokiekin

Tokiko merkataritzan gutxiago kontsumitzea eta erostea azaltzen duten ohiko arrazoien artean, prezio altuak eta produktuaren barietate falta agertzen dira. Onartu egiten da tokiko merkataritzak prezio altuagoak izatea, kalitate handiagoko produktu espezializatu eta berezi batekin bat datorrenean.

Itzulketa-politika zehapen- eta disuasio-elementu gisa agertzen da, eta hobetu beharreko alderdi bat dela azpimarratzen dute kontsumitzaileek. 2023ko kontsumitzaileak hauexek lortu eta baloratzen ditu: erosotasuna eta erraztasunak, arreta, denboraren optimizazioa, konparatu ahal izatea, izena, sare sozialak, autonomia eta erosteak konpromisorik ez ekartzea.

Ildo horretan, azterlanak tokiko merkataritzako produktuaren inguruan zerbitzuak garatzeko beharra aipatzen du, tradizioz egiten den horretatik harantz handitzen delako proposamen komertzialaren balioa (expertise, produktua eta konfiantza). Era berean, prezioaren eta produktuaren arteko erlazioa gainditzen da, eta kontsumitzaile ‘fisitalen’ target gero eta handiagora hel daiteke horrela. Bestetik, marka sortzen eta esperientzia emozionalen bidez bezeroak lotesten laguntzen da.

Informazio gehigarria