Datozen egunetan, Arkauten prestatzen ari diren 10 udaltzaingoetatik 5 sartuko dira

PRUEBA

Arkaute Euskal Poliziaren Ikastegiak Barakaldoko Udalari jakinarazi dio bost agente berri sartuko direla Udaltzaingoan.

Horrela, Giza Baliabideen Arloa tokiko agenteen plantillan sartuko diren pertsonak deitzen hasi da, kontratatu aurreko izapideak egiteko (mediku-azterketak, uniformeak). Lehen agentea plantillan sartu da jada, eta gainerako laurak datozen egunetan sartuko dira.

Barakaldok 10 agente sartzeko eskatu zion Arkautiri. Gainerako bostak datozen asteetan iritsiko dira, Arkautek Udalari lan-poltsaren berri eman ondoren.

Aldi berean, Giza Baliabideen Arloa ere barne-sustapeneko prozesu bat egiten ari da Udaltzaingoko lanpostu hutsak betetzeko. Iraupen luzeagoa duen prozesu hori garatzen den bitartean, larrialdi-prozesuak egiten ari dira, Zerbitzu Eginkizunak izenekoak, lanpostu hutsak arinago betetzeko.