Nerea Melgosa eta Kataluniako Generalitateko Eskubide Sozialen consellerra, gizarte-politikei buruzko bi gobernuen arteko bilera baten buru

Bilbao 14-04-2023 Reunión Gobiernos vasco y catalán. Nerea Melgosa Vega, Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales. Carles Campuzano i Canadés Conseller de Drets Socials © MITXI
PRUEBA

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Carles Campuzano Kataluniako Generalitateko Drets Socials saileko consellerra hartu du gaur, bi gobernuetako gizarte-politiken lantaldeak protagonista izan dituen bileran. Topaketa Bilbon izan da.

Bileran, bi taldeek gizarte-politikekin lotutako gaiak jorratu dituzte, hala nola: zainketa-eredua, zahartzearekin eta adinekoekin zerikusia duten politikak, hirugarren sektore sozialarekiko elkarrizketa eta lankidetza, gizarte-politiken legeak eta haien garapen arauemailea, edo gazte-politikak, besteak beste. Azken puntu horretarako, Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak bat egin du bileran.

Melgosak zuzentzen duen saila, hain zuzen ere, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema indartuko duen Gizarte Zerbitzuen Bigarren Plan Estrategikoa amaitzen ari da. Dokumentu horrek bultzada kuantitatibo eta kualitatibo bat ekarriko du 2030eko hamarkadaren horizontean trantsizio-politika indartzeko eta bultzatzeko, aurre egingo diogun trantsizio sozial eta demografikoari behar bezala erantzuteko. “Kataluniak eta Euskadik ez dute arkitektura instituzional bera, baina antzeko errealitate soziodemografiko bat partekatzen dugu; hortaz, oso interesgarria da administrazio bakoitzaren ikuspegiak ezagutzea eta partekatzea”, adierazi du Melgosak.

Sailburuarekin batera, honako hauek izan dira: Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea, Irune Muguruza Familia eta Haurren zuzendaria, Noemi Ostolaza Kabineteko zuzendaria eta Rafael López-Arostegui Gizarte Politiken arloko aholkularia. Bestalde, Kataluniako ordezkaritza honako hauek osatu dute: Oriol Amorós Drets Socials saileko idazkari nagusiak, Nuria Valls Haur, Nerabe eta Gazteen idazkariak, Lluís Torrens Secretari D’afers Socials i Families idazkariak eta Oriol Puig Bordas Consellerren Kabineteko buruak.

Informazio gehigarria