Egunero lau bisita antolatu dira, bi goizez eta beste bi arratsaldez. Bisita bakokitzean gehienez 20 pertsona bidaiatu ahal izan dira Santa Klara uhartera udan bidai-zerbitzua ematen duen motoran, beti ere, eguraldiak eta itsasoaren egoerak lagunduta. Horren harian, bisitak antolatu diren 16 egunetatik bakarrik 5etan bisitak bertan behera utzi behar izan dira itsasoaren egoera txarrarengatik.
Aste Santuko jai-egunetan eta apirilaren 11n (asteartea) eta 16an (igandea) instalazioa ikusteko azken egunean, obra bisitatzeko zeuden 80 plazak bete dira. Gainerako egunetan betetze-maila %52,50 (apirilaren 3an, astelehenean) eta %96,26 (apirilaren 15ean, larunbatean) artekoa izan da. Hortaz, antolatutako bisiten betetze-maila %91,36 izan da.