Nafarroako gobernuak aldatu egingo du jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko sistema

PRUEBA

Nafarroako Gobernuak aldatu egingo du komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko sistema. Ostegun honetatik, apirilaren 20tik aurrera Gaitutako Helbide Elektronikoa erabiltzeari utziko dio (DEH gaztelaniaz), eta Gaitutako Helbide Elektroniko bakarrean utziko ditu (DEHúgaztelaniaz). Postontzi hori erabilerrazagoa da, eta, gainera, beste administrazio publiko batzuen komunikazioak eta jakinarazpenak kontsultatzeko aukera ematen du, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorrarenak.

Aldi iragankor labur bat ezarri da, eta, epe horretan, Gobernuko unitate batzuek DEH erabiltzen jarraituko dute, besteak beste, Nafarroako Foru Ogasunak, baina maiatzaren 1etik aurrera jakinarazpen eta komunikazio guztiak DEHú-n bakarrik utziko dira.

Administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta dauden pertsona eta entitateek (enpresak, elkarteak, profesionalak, etab.) ez badute oraindik DEHú erabiltzen, postontziz aldatu beharko dute eta, jakinarazpen bat duten bakoitzean mezu elektroniko bat jasotzen jarraitu nahi badute, DEHú-n sartu eta “Nirekin harremanetan jartzeko datuak” atalean helbide elektronikoaren eremua bete.

Gainerakoentzat, kontsulta errazagoa izango da, ez baitute sisteman alta eman beharko. Nahikoa izango da cl@veedo ziurtagiri digitala izatea eta honako urrats hauek egitea:

Eskaera betetzean, adierazi erantzuna bitarteko elektronikoen bidez jaso nahi dela, eta helbide elektroniko bat eman jakinarazpenaren oharra posta elektroniko bidez jasotzeko.

Oharra jasotzean, sakatu mezuan dagoen esteka DEHú-n sartzeko eta jasotzeko dauden jakinarazpenak kontsultatzeko. 10 egun naturaleko epea dago. Onartu edo baztertu egin daitezke, eta sistemak frogagiri bat sortuko du, froga gisa erabili ahal dena behar izanez gero.

DEHú-n sartzean, sistemak helbide elektroniko bat sartzeko eskatuko du aurrez eman ez bada. Komeni da adieraztea; izan ere, horrela, ohar bat jasoko da edozein administraziok postontzi honetara jakinarazpen bat bidaltzen duen bakoitzean, izan interesdunak egindako eskaera batena, izan administrazioak ofizioz hasitako espediente batena.

Kontsulta edozein ordutan egin daiteke, edozein gailutik eta paperean bezain konfidentzial. Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoek badute, gainera, beste abantaila bat: ez dela Correoseko bulegoetara joan behar interesduna etxean ez badago paperezko jakinarazpena iristean.