Lan-kontratuko langileen lanpostuetan enplegua finkatzeko laugarren deialdiko salbuespenezko hautaketa-prozesuetan merezimenduak adierazi eta egiaztatzeko aurreikusitako epea irekitzea

PRUEBA

Gaur ireki da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboen hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuetan merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epea.

Ebazpen horretan deialdi hauek sartzen dira:

  • Autopsietako laguntzailea
  • Baliabide orokorren teknikaria (Bilbo/Donostia)
  • Baliabide orokorren teknikaria – Lakua
  • Espetxeetako gizarte langilea
  • Elektrikaria

Merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea, gaur, 2023ko apirilaren 17an hasi eta 2023ko maiatzaren 2an amaituko da.

«Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «NOLA ALEGATU ETA EGIAZTATU MEREZIMENDUAK» dokumentua argitaratuta dago. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da izapide hori burutzeko jarraitu beharreko prozesua.

Oso garrantzitsua da azpimarratzea ezinbestekoa dela merezimenduen atal bakoitzean agertzen den ALEGATU aukera hautatzea, epaimahaiak merezimendu hori kontuan hartu ahal izan dezan, baloratu ahal izateko.

Alegatu ez diren merezimenduak ez dira inola ere baloratuko. Hau da, ez da nahikoa egiaztatzea aplikazioak merezimendu batzuk erakusten dizkigula kontsultatutako administrazio eta erregistroetatik; beharrezkoa da horiek hautatzea eta ALEGATU botoia sakatzea, epaimahaiak merezimenduak kontuan har ditzan.

Interesdunak, aplikazioan agertzen ez direnez, beste merezimendu batzuk gehitzen dituenean nahikoa izango da GORDE botoia hautatzea merezimenduak alegatutzat jo ahal izateko.