Ekimen hori aspaldidanik egiten du Udalak, prebentzio-neurri gisa, udal-instalazioekiko (arrapala mekanikoak, igogailuak, kirol-instalazioak) errespetu falta saihesteko.
Lasesarreko kiroldegiko zaintza-kamerak eta Arrontegiko kirol anitzeko pista dagoeneko instalatuta daude. Udalak, horrela, udal-instalazioak instalazioetan sor daitezkeen errespetu faltetatik eta ekintza bandalikoetatik babesteko dinamikarekin jarraitzen du. Instalazioa gaur goizean amaitu da.
Bideozaintza-kamerei esker, eguneko 24 orduetan kontrolatu ahal izango dira instalazioak, horietan gorabeherarik gerta ez dadin. Horrela, norbaitek inoiz ekintza bandalikoren bat egingo balu, erregistratuta geratuko litzateke eta pertsona horiek identifikatzeko aukera izango luke, dagozkion zehapenak ezarriz.
Bideozaintzako kamerak eraginkorrak dira prebentziorako, eta herritarrek ondo baloratzen dituzte. Barakaldoko Udalak aspaldidanik instalatzen ditu ekintza bandalikoak jasateko sentikorrenak diren instalazio publikoetan edo hiriko guneetan. Izan ere, adinekoentzako parke bioosasungarrian eta Errioxa kaleko kirol anitzeko pistan, Arrontegi auzoan, hainbat ekintza bandaliko eta txikizio izan dira hiri-altzarietan. Zaintza-kamera bat jartzeak inguruko bizilagunen eskaerei erantzuten die.