Eusko Jaurlaritzak Durangaldea-Lea Artibain hasi du Next Generation planaren Suspertze eta Erresilientzia Tresnaren Europako funtsei buruzko informazio-saioen egutegia ETEentzat eta udalentzat

PRUEBA

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzaren bitartez, informazio-jardunaldi batzuk hasiko ditu gaur, asteazkena, Durangaldea – Lea-Artibai eskualdeetako garapen-agentzietan. Horien helburua da Next Generation planaren eta bere barne dagoen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (ingelesez RRF, gazteleraz MRR) Europako funtsei buruzko informazioa eskaintzea enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta udalei. Saioek apirilaren 27an jarraituko dute, Laudio-Amurrion, eta maiatzaren hasierara arte iraungo dute.

Durangoko Azterlan zentro teknologikoak hartu du lehen saio hau, eta eskualdeko hogei bat enpresa izan dira bertan, Europako funts horietarako dirulaguntzak eta bestelako laguntzak nola eskuratzen diren bertatik bertara jakiteko interesatuta, baita deialdiei dagokienez ere, horiek beren proiektuak finantzatzeko baliatzearren.

Iñaki Barredo Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazioko burua eta Juan Alberdi Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria arduratu dira Eusko Jaurlaritzak duen informazioa emateaz, Europako laguntza horiek Euskadiko produkzio-sarean sar daitezen eta SEM – Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren mamian jasotako eraldaketa ekonomikoa susta dezaten.

“2023a funtsezko ekitaldia da euskal produkzio-sareko eragile guztiek Europako baliabideak erakartzeko. Hortaz, informazioa eta prestakuntza ezinbestekotzat jotzen dira helburu hori lortzen laguntzeko”, azpimarratu dute.

Gaur, asteazkena, egindako informazio-saioan, Next Generation EU funtsak abian jartzeak ekarri duen testuingurua, egungo egoera eta dakartzan erronkak zehaztu dira. Era berean, funts horiek denbora errealean eskuratu ahal izateko zabalik dauden tresna digital publiko eta irekiak azaldu dira, baita enpresentzat eskaintzen diren aukerak ere. Saio honek iraun duen ordu eta erdian zehar, bertaratutako enpresek planteatu dituzten kontsultei ere erantzun zaie.

Egutegian jasotako gainerako informazio-saioak honako hauek dira:

2023/4/27

Amurrio – Laudio

Lekua: Laudioko kasinoa

2023/4/28

Inguralde, Meatzaldea, Mungialdea

Lekua: BIC Bizkaia Ezkerraldea

2023/5/3

Bidasoa Bizirik – Oarsoaldea

Lekua: Tknika – Errenteria

2023/5/5

Goieki, Uggasa eta Tolosaldea Garatzen

Lekua: Goieki

Informazio gehiago

EIES