Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak egindako lana aintzatetsi du, eta, bereziki, bertan lan egiten dutenei, 30 urte hauetan. Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarraren inaugurazioan, hiru hamarkada hauetan eragile sozial eta ekonomikoekin batera egindako ahalegina nabarmendu du, eta arriskuaren kudeaketatik ongizatearen kudeaketara jauzi egitea ahalbidetu duen zerbitzu publikoaren izaera aldarrikatu du, etorkizunerako gida gisa.
Inicio
Albisteak-AN Lehendakariordeak langileen ongizatea kudeatzeko Osalanek ematen duen zerbitzu publikoa aldarrikatu du