Lehendakariak bizitza eta lana uztartzearen aldeko apustua egin du, historikoki sortu dugun harresia gaindituz

PRUEBA

Iñigo Urkulluk inauguratu du ORPren Nazioarteko XXIII. Kongresua

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburu Idoia Mendiarekin batera, ORPren Nazioarteko XXIII. Kongresua inauguratu du. Nazioarteko ORP Fundazioak antolatu du, Osalanen — Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea — eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Bilboko Euskalduna Jauregian.

ORPren Nazioarteko Kongresua apirilaren 26tik 28ra egingo da, eta foro bat da honako gai hauei buruzko ideiak hurbiltzeko: Laneko Segurtasuna eta Osasuna, Enpresa Osasungarria, Lanaren Antolaketa, lan eskakizunak eta mugak, Enpresaren Kultura, eta honako gai hauei buruzko ideiak; lan-baldintzak hobetzeko irtenbideak bilatzen saiatzea; errealitate birtualaren eta fisikoaren arteko trantsizioaren eraginari buruz hausnartzea; genero-desberdintasunei buruz eztabaidatzea; laneko pribatutasunaren mugak aztertzea; oinarrizko zientziaren ekarpen berriak Laneko Segurtasunari eta Osasunari aplikatzea.

Irekiera-ekitaldian, bizitza eta lana uztartzearen aldeko apustua egin du Lehendakariak, bizitza bera osatzen duten bi dimentsio horien arteko oztopoa gaindituz. “Eskutik helduta joan behar dute. Bien arteko osagarritasuna bilatzen saiatzen da beti. Elkarrekin bizitza osoagoa eskaintzen digute. Lanean zenbat eta zoriontsuagoak izan, zenbat eta gehiago gozatu gure lanbideaz, orduan eta gehiago gozatuko dugu bizitzaz oro har. Jakina, osasunean eta bizi-kalitatean irabaziko dugu”, adierazi du. Zentzu horretan, “esfortzuaren kultura” balioetsi du, eta, bere ustez, horretan txertatu behar dugu “gure lanbidearekin gozatzeko” helburua ere, batukari horrek bizi-kalitate eta ongizate pertsonal eta kolektibo handiagoa ekarriko baitu.

Iñigo Urkulluk aukera baliatu du, halaber, 2026ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategia aipatzeko. Estrategia horrek erabateko aldaketa planteatzen du etorkizunari aurre egiteko moduan, adinaren, generoaren edo arrisku psikosozialen ikuspegiak barne, besteak beste. Lehendakariak helburu nagusia azpimarratu du: osasuna, zentzurik osatuenean, bermatuta egotea; langilearen ongizatea bizitza oso baten abiapuntua izatea. Lortzen badugu, denok irabazten dugu: langileok, lehenik eta behin, eta, nola ez, baita enpresek berek ere. Ongizatean inbertitzeak pertsonen inplikazioa eta parte-hartzea hobetzen du enpresa-proiektu bakoitzean, azpimarratu duenez.