Bizigarbi berria Altzako Harria parkearen ondoan

PRUEBA

Hiriko Mantentze Lanen atalak bizigarbi berri bat jarri du hirian, Harria parkeko komun publikoen ondoan, Altza auzoan.

Miguel Angel Díez zinegotziak adierazi du «hiriko hainbat tokitan jarri nahi dituztela horrelako instalazioak. Bizikleten erabiltzaileek asko estimatzen dute zerbitzu hori, han-hemen ibili ondoren bizikleta garbitzeko aukera baitute horrela. Honako hau jada hiriak duen laugarren bizigarbia da, baina ez da azkena izango, laster beste hainbat tokitan jarriko baitituzte halakoak«.

Lehenengo bizigarbia Arrobitxulo parkean jarri zen. Bigarrena, sinpleagoa, Otxoki pasealekutik Ametzagaña parkerako sartzeko bideetako batean. Geroago, hirugarren bizigarbia Txominen jarri zen, ibai-parkeko komunen ondoan, eta, orain, laugarrena, Harrian, Altzan.

Instalazio horiek jartzeko, komunen ondoko ur-hartuneak eta saneamendu-sareak aprobetxatzen dira. Gainerako bizigarbiek bezala, honako honek ere elementu hauek ditu: presio baxuko ur-zurrusta, garbitzean bizikletari kalterik ez eragiteko; eskuilak, eta barrak, bizikleta garbitu bitartean hor jarrita edukitzeko.