Lutxanako Kulturgunean sormen eta literatur tailerrak izango dira udaberri honetan «Letras para Lutxana» programaren barruan

PRUEBA

Programa maiatzaren 10ean hasiko da eta ekainaren 2ra arte luzatuko da, familientzako zein helduentzako jarduerekin. Izen-emateak gaurtik, maiatzak 3, aurrera egin daitezke www.barakaldo.eus udal webgunean eta liburutegietan bertan.

Lutxanako Kulturgunean sormen eta literatur tailerrak izango dira Lutxanarako Hitzak programaren barruan. Jarduerak doakoak izango dira maiatzean eta ekainaren hasieran, eta literatura eta artearekin lotutako hainbat diziplina hurbiltzea dute helburu. Jarduera hauetan parte hartzeko izen-emateak gaur bertan, maiatzak 3, hasiko dira www.barakaldo.eus udal webgunean eta aurrez aurre liburutegietan bertan.

Ekitaldiak datorren asteazkenean, maiatzak 10, hasiko dira (17: 30ean), Elena Blázquez idazlearekin eta Sara Betula ilustratzailearekin (liburutegiko haurren gunea apaindu duen ilustratzailea) egingo den topaketarekin, eta Paula eta Perlita sortzaileen ipuin berriaren inguruko topaketa sortzailearekin.
Maiatzaren 12an eta ekainaren 2an (11.00etatik 13.00etara) Iñigo Larroquerekin sormen idazkera tailerra izango da, helduentzat. Maiatzaren 18an eta 25ean (17.00etatik 20.00etara) artisau-azaleztapeneko tailerra egingo da, helduentzat ere.

Maiatzaren 30ean (17.00etatik 18.00etara) Istoriak kontatzeko harriak izeneko tailer artistiko eta literarioaren txanda izango da 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.