Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendari Gorka Iturriagak Itzulia Women 2023 aurkezteko ekitaldian parte hartu du

PRUEBA

Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendari Gorka Iturriagak Itzulia Women 2023 aurkezteko ekitaldian parte hartu du gaur. Maiatzaren 12tik 14ra bitartean egingo da aurtengo Itzulia Women eta hiru etapatan 370,2 km egingo dituzte txirrundulariek.

Gaurko aurkezpenean Gorka Iturriagak adierazi duenez «erakundeetatik ez dugu zalantzarik. Kirolean ere emakumeen presentzia areagotzearen alde egin behar dugu. Oraingo honetan tropelean nazioarteko emakume txirrindulari onenetakoak ikusiko ditugu. Eta atzetik datozen belaunaldiei erakutsiko diegu pedalkadaz pedalkada berdintasunerako bidean goazela, baita kirolean ere. Harrobia sortzen ere lagunduko digu». Iturriagak gaineratu duenez, txirrindulariek «gure zaleen berotasuna jaso behar dute, beste behin, Euskadin zalerik onenak ditugula erakutsi behar dugu».

Informazio gehiago hemen.