Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko astearteetan, hilaren 9tik aurrera. Lehenenego hiru saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira, eta laugarrena Ernest Lluch Kultur Etxean (hilaren 30ean). Ekitaldi guztiak gaztelaniaz izango dira eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
Betidanik eta edonon gertatu ohi izan da poeta eta idazleen aurkako jazarpena, erbeste, ostrazismo edo heriotzan amaitu izan dena. Asmoa hitzaldi ziklo hau urtero egitea da, maiatzero, idazteagatik jazarriak izan direnak gogoratzeko.
Hona hemen hitzaldiak kronologikoki zerrendatuta:
- Maiatzaren 9an, Salman Rushdie, el genio perseguido. 1989an Khomeiniren fatwaren bidez heriotza zigorra jaso eta iazko abuztuan bortizki sastatu zuten Salman Rushdierekin hasiko da zikloa. Hitzaldia Jorge Diego Sánchez Salamancako Unibertsitateko Ingeles Filologia Saileko irakasleak emango du.
- Maiatzaren 16an, Bulgakov: el autor a destiempo. Kieven jaioa, Stalinek etengabe errepresaliatu zuen, nahiz eta diktadoreak bizitza barkatu zion gaztaroan idatzitako antzezlan bat gustuko zuelako. Enrique J. Vercher García Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea izango da hizlaria.
- Maiatzaren 23an, Escrivivir: poesía y vida de Marina Tsvietáeva. Tsvietáeva poeta moskutarraren senarra Urriko Iraultzan erail zuten eta poetak Stalinen erregimenaren etengabeko jazarpena jasan zuen, bere buruaz beste egin zuen arte. Hitzaldia Jesús García Gabaldónek emango du, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Errusiar Literaturako eta Literatura Konparatuko irakasleak.
- Maiatzaren 30ean, Venezuela, donde la poesía resiste. Joaquín Marta-Sosa kazetari, poeta eta kritikari venezuelarraren hitzaldia. Bere herrian bizitzeak suposatzen dion arrisku iragarrezinak Cantabriara bizitzera eraman du.