Urrats Moreak: Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeen II. Mendi Martxa

PRUEBA

Datorren igandean, ekainak 4, egingo da Urrats Moreak: Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen II. Mendi Martxa. Maiatzaren 28ko martxa Emakumeen Osasunaren Nazioarteko egunari lotua dago, eta emakumeek osasunerako daukaten eskubidea aldarrikatu nahi du, osasuna adierarik zabalenean ulertuta: osasun fisikoaz gain, ingurune afektiboa, erlazionala eta ingurumen osasuntsua hartzen dituena.

Aurten, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Sestaok hartuko dute parte martxan. Ibilaldia txandakakoa denez, aurten Portugaletek antolatuko du, era honetako ekitaldian antolatzen eskarmentu handia duen Ganerantz Mendi Klubaren laguntzaz.

2022an antolatu zen lehenengo aldiz Urrats Moreak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Berdintasun teknikari sarea osatzen duten udalen ahaleginari esker. Sarea, berriz, 2021ean sortu zen, Bertdintasunaren alorrean Ezkerraldeko eta Meatzaldeko beharrizan komunak errebindikatu eta kokatzeko esparru bat ezartzeko asmoz.  Hauek dira Urratsa Moreak erakundearen helburuak:

  • Martxan honetan emakumeek beren gorputza, osasuna, plazera izateko eskubidea eta esparru berriak konkistatzeko gaitasuna errebindikatzen dituzte.  Oraingo honetan, tradizioz gizonezkoena izan den mendia konkistatu nahi dute  emakumeentzt, osasun-espazio izan dadin eta aisiarako eta gozamen kolektiborako espazio gisa.
  • Bestalde, mahai gainean jarri nahi dute ez dagoela osasuna bermatzerik ingurune naturala zaintzen ez bada, eta alde horretatik, martxa honen bidez, inguruko espazio naturalak zaintzeko eta iraunarazteko beharra errebindikatuko dute.
  • Azkenik, Ezkerraldean eta Meatzaldean bizi diren emakumeen aniztasuna errebindikatu nahi dute: emakume langile eta zaintzaileak, migratuak eta bertakoak, eta mobilizazioen eta borrokaren bitartez Itsasadarraren Ezkerraldea eraiki duten eta eraikitzen jarraitzen duten emakumeak.

Martxaren ibilbidea zirkularra izango da, eta 9 km izango ditu. La Arena hondartzatik irten, eta leku berera helduko da, 300 metroko desnibel metatu positiboa dauka. Parte hartu nahi duten emakumeek autobus zerbitzua izango dute beren udalerritik La Arena hondartzarako joan-etorria egiteko. Martxaren egunean kamiseta bat izango dute opari parte hartzen duten emakumeek.  Ibilbidearen eridan hornidura eskainiko zaie.

Maiatzaren 8tik 28ra, biak barne, eman dezakete emakumeek izena, iragarpen karteletan agertzen den QRaren bitartez, bai eta nork bere udaleko Berdintasun Arloetan edo Ganerantz Klubaren weborrian ere.  Izen-emate kopurua mugatua da, eta iritsitako hurrenkeraren arabera osatuko da taldea.

«2022ko martxan 200 emakumek hartu zuen parte, eta oso harrera ona izan zuen.  Horregatik gaude berriz ere antolatzeko gogoz, eta hobekuntza zenbait egingo ditugu martxak jai-kutsu handiagoa izan dezan eta udalerrietako elkarte eta talde feministek bat egin dezaten. Aurtengoan, 300 baino izen-emate gehiago izatea espero dugu».

Urrats Moreak erakundearen antolaketan parte hartzen duten udal guztiek argi dute emakumeentzat soilik diren jarduera mota horiek beharrezkoak direla oraindik ere emakumeen ahalduntzean aurrera egiteko, gune seguruak eta ahizpatasun-espazioak sortzen dituztelako. Hori dela eta, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakume guztiak Martxan parte hartzera animatzen ditugu, eta gizon guztiak, berriz, beren lankideen parte-hartzea erraztera, gehienbat emakumeei dagozkien zaintza-erantzukizunak beren gain hartuz, horiek baitira berdintasunerako bidean aurrera egiteko oztopo nagusia.