Gotzone Sagarduik eta Nerea Melgosak zorionak eman dituzte ANESVADen saria jaso duten Encarnación Gonzálezi, Irdas´ari eta Kirika fundazioari

PRUEBA
  • Gala Bilboko Guggenheim museoan
  • Sariak Encarnación González´i, Irdas´i eta Kirika fundazioari
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eLankidetzako laguntza-funtsen % 25 Saharaz hegoaldeko Afrikako proiektuetarako gordetzen du
  • Osasun Sailak Simão Mendes Ospitale Nazionaleko medikuntza, kirurgia eta amatasuneko Ginea Bissau proiektua garatzen du
  • Solasaldia Nanjala Nyabolarekin, Amari Akpar´ekin eta Maitena Salinasekin

Gotzone Sagarduy Osasuneko Sailburuak eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Garbiñe Biurrun Anesvad Fundazioko presidenteak eta Paul Etcheberry Eusko Jaurlaritzako eLankidetzako zuzendariak zoriondu egin dituzte Encarnación González, Irdas-Iniciativa Retorno por el Desarrollo de África Subsahariana, gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiekturik onenaren saria, eta Kirika Fundazioa, aurten garapenerako lankidetzan erakunde eta ibilbiderik onena dela uste baita.

Gotzone Sagarduy eta Nerea Melgosa Anesvad Fundazioaren Sarien VIII. edizioaren banaketan izan dira gaur arratsaldean, Bilboko Guggenheim Museoan.

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak esan duenez, “Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, eLankidetza Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren bidez, funtsen % 25 Saharaz hegoaldeko Afrikako proiektuetarako gordetzen du. Osasuna herrialde horietako garapena lortzeko eta desberdintasunekin amaitzeko funtsezko elementuetako bat da”.

Garbiñe Biurrun Anesvad fundazioko eta epaimahaiko presidentearekin eta Paul Etcheberry Eusko Jaurlaritzako eLankidetza Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako zuzendariarekin batera, Sagarduik eta Melgosak zorionak eman dituzte saridunei: Encarnación González, saria jaso baitu bere lanbide-bizitzagatik; Irdas-Iniciativa Retorno por el Desarrollo de África Subsahariana, gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektu onenaren saria jaso baitu, eta Kirika fundazioa, garapenerako lankidetzako entitate onenaren eta eginiko ibilbidearen sariagatik.

“EAEko lankidetzak herrialde eta lurralde askotako prozesuetan laguntzen du, pertsona orok giza garapen jasangarria izan dezan eta justizia sozial handiagoa.  Afrika, hurbil egonik ere, erabat ezezaguna izan da orain arte. Hala ere, gero eta ageriago dago zer garrantzitsua den”, esan du Melgosa Sailburuak.

Esan duenez, “Afrikako kultura-, ekonomia- eta gizarte-aberastasuna ikaragarria da. Pertsonei Afrikako kontinentean garatzen laguntzeko ekimenak bultzatu behar ditugu ezinbestean”.

Ginea Bissau

Sagardui Sailburuak bere hitzaldian azpimarratu duenez, “Afrikaren aberastasun kultural, ekonomiko eta soziala izugarria da. Ezinbestekoa da pertsonei Afrikako kontinentean garatzen lagunduko dieten ekimenak bultzatzea“.

Bestalde, Osasuneko Sailburuak ANESVAD bezalako erakundeen garrantzia nabarmendu du, „pertsona guztientzako osasun-arreta unibertsal, bidezko eta kalitatezkoaren alde lan egiten baitute, haien jatorria edo egoera sozioekonomikoa kontuan hartu gabe“.

Gainera, Gotzone Sagarduik gogorarazi du Osasun Sailak Ginea Bissauko proiektuari eusten diola, eta egoera horretan osasun-arloko profesionalen talde batek etengabe laguntzen duela Simão Mendes Ospitale Nazionaleko medikuntza-, kirurgia- eta amatasun-arloetako lanean. Diagnostiko-zerbitzuak eta ospitale-kudeaketa ere indartzen ditu, amaitu du.

Habian 2023

“Gure inplikazioaren adierazle da HABIAN 2030 Gizarte Eraldaketarako EAEko Hezkuntza Estrategia. Hari esker, EAEko erakunde publikook, ikastetxeek, kultura-erakundeek eta GKEek konpromisoa hartzen dugu beste errealitate batzuk erakusten dituzten eta herritarrak sentsibilizatzen dituzten ekimenak sustatzeko”, esan du.  Anesvadek ere bat egin du oraintsu HABIANekin.

Nerea Melgosak gogorarazi du EAE afrikarren harrera-lurraldea dela. “Hurrengo maiatzaren 25ean, Afrika Eguna izango da, eta EAEko lankidetzak Afrikako diasporak egun horretarako antolatutako ekitaldiak babestuko ditu”.

Ekitaldian, klima-aldaketari eta pandemiei buruzko solasaldi bat izan da: Afrikak bere eginkizuna aldarrikatzen du. Hartan, Nanjala Nyabola eta Amari Akpa hizlariak izan dira. Maitena Salinas kazetaria izan da moderatzailea.

Nyabolak Afrikako politikari eta gizarteari, nazioarteko zuzenbideari eta feminismoari buruzko argitalpenen egilea da. Gainera, NBEko Idazkari nagusiaren goi-mailako aholkularia da Multilateralismo Eraginkorraren Batzordean. Haren lehen liburua “Digital Democracy, Analogue Politics“ izan da, eta demokrazia digitala Afrikako ikuspegitik aztertzen du.

Bestalde, Amari Akpa Anesvad fundazioak Boli Kostan dituen proiektuen arduraduna da. Aholkularia da eta bitartekoa Anesvad fundazioarekin. Oinarriko toki-garapenarekiko eta osasun komunitarioarekiko zaletasunaren adierazle da haren 14 urte baino gehiagoko lanbide-esperientzia: arretarik jasotzen ez duten gaixotasun tropikalen kontra borrokatzeko proiektuen arduraduna eta koordinatzailea.