Iñigo Urkulluk ekintzaileen ahalegina aitortu eta euskal ekonomiaren martxa ona azpimarratu du

PRUEBA
  • Azken aurreikuspenen arabera, ekonomia puntu eta erdi haziko da aurten, eta bi puntu baino gehiago 2024an
  • CEBEKen Batzarraren amaieran, bere ideia eta proiektua aurrera ateratzen duenaren ausardia azpimarratu du Lehendakariak

Lehendakariak amaiera eman dio gaur eguerdian CEBEKen Batzar Nagusiari. Bertan, ekintzaileen “ausardia” aitortu du beren proiektua aurrera ateratzeko, eta euskal ekonomiaren martxa ona azpimarratu du.

Adierazi duenez, azken aurreikuspenen arabera, euskal ekonomia puntu eta erdi haziko da aurten, eta bi puntu baino gehiago datorren urtean. Gainera, bi urteetan, lanaldi osoko lanpostuak % 0,9 handituko dira, eta langabezia-tasa % 8ra jaistea espero da 2024an. Horrek esan nahi du urtero 10.000 enplegu sortuko direla eta, lehen aldiz, milioi bat pertsonak kotizatu ahal izango dutela Gizarte Segurantzan.

Gauzak horrela, Iñigo Urkulluk azkar jarduteko prest egon behar dugula nabarmendu du, aurkezten diren aukerak aprobetxatuz. Aukera horien adibide gisa BERPIZTU ekimena, Lehentasunezko Jarduera Eremuetako (ZAP) jarduerak, erakundeen arteko inbertsio-planak, euskal enpresen berrikuntzan edo nazioartekotzean laguntzeko programak edo Euskadi Next funtsak aipatu ditu.

“Hori guztia lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, eta zuek eragin zuzena izango duzue lorpen horietan”, esan die Lehendakariak Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren Batzarrean parte hartu duten pertsonei, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua bertan izan da.