- Ertzaintza arduratuko da proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz
- Jende asko bilduko dela aurreikusten denez, horrek eragina izango du bai ibilgailuen trafikoan bai aparkatzeko lekuetan
Igandean, maiatzaren 14an, Gipuzkoako Zegama herrian Zegama-Aizkorri mendi-lasterketaren XXIII. edizioa egingo da. Ertzaintza arduratuko da proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz. Nazioarteko lasterketa izanik jende asko hurbilduko dela aurreikusten denez, Zegama inguruko eta eragin-eremuko ibilgailuen trafikoan eta aparkatzeko lekuetan eragina izango du.
TRAFIKOAN IZANGO DITUEN ERAGINAK ETA APARKATZEKO GOMENDIOAK (BAI AUTOENTZAT BAI AUTOKARABANENTZAT):
– Intxausti Industrialdea, Zegamara GI-2634 errepidetik sartuta. Ertzaintzak kontrolatuta.
- Bidea itxita egongo da ibilgailuentzat goizeko 6:30etik.
- Akreditazioa duten korrikalarien eta antolatzaileen ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira.
GI-3261 errepidea, 0,200 KPan itxita egongo da trafikorako egun osoan Zeraindik iristen diren ibilgailuentzat, eta zirkulazioa eta, bereziki, Zegamara iritsi nahi duten ibilgailuak Intxaustiko industrialdera desbideratuko dira, industrialde horretara zuzenean sartzen baita.
– Intxausti Industrialdeko aparkaleku nagusia, antolatzaileek kontrolatuta.
– Aparkaleku alternatiboa lur orotako ibilgailuentzat – Ibarreta. Antolatzaileek adierazitako ibilgailuentzat bakarrik.
- Zegamako herrigunera, oinez edo antolatzaileek jarritako autobus-zerbitzuan.
– Otzaurte: Ertzaintzak 6:30 eta 14:00ak artean itxiko du Zegamarako bidea. Bereizgarri arrosa edo morea dutenak bakarrik sartu ahal izango dira. Trafikoa Zegamarantz bideratuko da N-1etik (Idiazabal-Segura-Zegama).
- Ibilgailua aparkatu ondoren, Zegamako herrigunera oinez joan daiteke bidegorritik, edota antolatzaileek etenik gabe jarriko dituzten autobus publikoetan.
– Beunde eta Sancti Spiritu arteko bidea: Ertzaintzak arautuko ditu zirkulazioa eta aparkalekuak.
– Arantzazuko santutegirako bidea Oñatitik: Ertzaintzak arautuko du santutegirako bidea, aparkalekuak beteta daudenean. Soilik igaro ahal izango dira zerbitzu publikoa ematen duten ibilgailuak eta beharrezko zerbitzuetakoak direnak. Antolatzaileek autobus-zerbitzua jarri dute jendea santutegira igotzeko.
– Autokarabanak: ibilgailu hauek ezingo dira aparkatu herriguneetan.
– Korrikalarien autokarabanentzako eta furgonetentzako aparkalekua Zegaman:
- Olaberria-Ugarte Zelai auzoan eta Anduetzako Interpretazio Zentroan. Lasterketetan parte hartuko dutenentzat bakarrik izango dira, eta baimendutako lekuetan bakarrik aparkatu ahal izango da.
– Bisitarien autokarabanentzako eta furgonetentzako aparkalekuak:
- Segura – Idiazabal: Guardiko industrialdea.
- Otzaurtetik Sancti Spiriturako bideko aparkalekua. Beunden eta Aldaolan prestatutako aparkalekuetan bakarrik aparkatu ahal izango da.
Eusko Jaurlaritzak eskatzen du arretaz jarraitzeko seinaleak eta, batez ere, ertzainek eta mendi-maratoiaren antolatzaileek emandako jarraibideak.
Antolatzaileen informazio gehiago hemen: zegama-aizkorri.com.