Emakundek sexu-salerosketaren edota sexu-esplotazioaren biktima direla egiaztatuko du GKEak detektatzen dituzten emakumeentzat
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak bilera egin dute EAEko Emakumeen eta Nesken Salerosketaren eta/edo sexu-esplotazioaren aurkako Mahaia osatzen duten GKEekin, Euskadin salerosketaren biktimak halakotzat nola akreditatuko diren jakinarazteko.
Biktimak eskubidea izango du (Gizakien salerosketaren aurkako borrokari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmenaren 12. artikuluarekin bat etorriz -Varsoviako Kontseilua-) ostatu egoki eta segururako sarbidea izateko, larrialdietako tratamendu medikoa, laguntza psikologikoa, laguntza juridikoa, hizkuntzan dituen eskubideei buruzko aholkularitza, itzulpen-zerbitzua eta adingabeentzako hezkuntzarako sarbidea.