Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onetsi du Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Euskadiko Lege proiektua, erantzunkidetasunaren bitartez deskarbonizazio prozesua azkartzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du eta lege proiektuak erraztuko du Euskadi lerrokatu ahal izatea estatu eta nazioarte mailan konprometituta dagoen araudi, politika eta plan guztiekin, eta modu horretan, 2050erako klima neutraltasuna eta energia trantsizio bidezkoa lortuko dira.
Euskadik Europar Batasunaren isuri guztien mapan % 0,5 inguruko kopurua du, eta gure lurraldean industriak duen pisuak eta ezaugarri sozioekonomiko eta geografikoak baldintzatzen dute kopuru hori.