Azken urteetako ikerketek, haur eta gazteen artean jarduera fisikoaren maila baxua eta obesitatearen hazkundea direla eta, kezka azaldu dute. Ikerketa horietako batzuk diote, eskola jarduera ezaren ondorio negatiboak arintzeko jarduera-eremu eraginkorra izan daitekeela.
Arazo honi aurre egiteko irakasleentzako lagungarri izan daitezkeen bi argitalpen sortu dira:
1- Activity Breaks: Ikasi Mugituz! Eskola-edukiekin lotutako atseden aktiboak inplementatzeko fitxak (gelako saioetan egiten diren iraupen laburreko atsedenaldiak).
2- Mugitu eta Ikasi. Irakasgai eta maila ezberdinetako eskola-edukiak mugimenduaren bidez ikasteko fitxa bilduma.
Maiatzaren 17an, asteazkena, 9:00etan, bi argitalpen hauen aurkezpen saioa egingo da Kiroleskolak antolatutako webinar baten bidez.
Bi lan hauek gizarte aktiboa sortzeko lagunduko dutelakoan gaude.