Eusko Jaurlaritzak nahi gabeko bakardadearen aurkako estrategia bat sortzeko bost neurri proposatu ditu, nazioarteko esperientzian oinarrituak

Bilbao 18-05-2023 La consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, Nerea Melgosa, ha participado hoy en Topaketa: Soledades, la jornada sobre la detección y el abordaje de las soledades no deseadas.Se trata de un nuevo ciclo de encuentros entre instituciones, entidades y agentes del ámbito de los servicios sociales, organizados por el Observatorio Vasco de Servicios Sociales – Behatuz. En la jornada celebrada en el Palacio Euskalduna de Bilbao, Melgosa ha estado acompañada por Lide Amilibia, viceconsejera de Políticas Sociales, y por Marian Olabarrieta, directora de Servicios Sociales. La consejeraha señalado el incremento de la soledad no deseada como un problema que se ha intensificado durante la pandemia y que es especialmente relevante en sociedades desarrolladas como la vasca. /// Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Topaketa: Bakardadeak topaketan parte hartu du, nahi gabeko bakardadeak detektatzeari eta haietan esku hartzeari buruzko jardunaldian. Gizarte-zerbitzuen eremuko erakunde, entitate eta eragileen arteko topaketen ziklo berria da. Topaketak Behatuz Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak antolatzen ditu. Jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izan da, eta, Melgosarekin batera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen zuzendaria ere izan dira. Sailburuak nahi gabeko bakardade-egoera areagotu izana pandemian intentsifikatu den arazoa dela esan du, eta bereziki esanguratsua dela gizarte garatuetan, besteak beste, EAEkoan. © MITXI
PRUEBA
  • Ekimen-sare bat sortzea eta ikerketa sustatzea dira, besteak beste, proposatutako ekintzak
  • Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua ‘Topaketa: Bakardadeak’ topaketan izan da, Behatuz Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak antolatutako lehen topaketan
  • Lau pertsonatik bat bakarrik sentitzen da, Bizitza, Lana eta COVID-19a Inkestak dakarrenaren arabera

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Topaketa: Bakardadeak topaketan parte hartu du, nahi gabeko bakardadeak detektatzeari eta haietan esku hartzeari buruzko jardunaldian. Gizarte-zerbitzuen eremuko erakunde, entitate eta eragileen arteko topaketen ziklo berria da. Topaketak Behatuz Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak antolatzen ditu.

Jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izan da, eta, Melgosarekin batera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen zuzendaria ere izan dira. Sailburuak nahi gabeko bakardade-egoera areagotu izana pandemian intentsifikatu den arazoa dela esan du, eta bereziki esanguratsua dela gizarte garatuetan, besteak beste, EAEkoan.

Era berean, sailburuak bost neurri proposatu ditu EAEn bakardadeari aurre egiteko: esperientzia eta ekimenen sare bat sortzea, bakardadearen modu guztiei helduko dien ikuspegi integrala hartzea, bakardadearen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean eragitea, lotura komunitarioen modu berriak sendotu eta eraikitzea eta ikerketa sustatu eta ezagutza partekatzea.

Melgosak beste herrialde batzuen ebidentzian –besteak beste, Erresuma Batuen eta Japoniaren ebidentzian– oinarritzen diren jardunbide egokietatik eta politiketatik ikasteko beharra nabarmendu du, haiek bakardadearen aurka borrokatzeko ministerio bereziak sortu baitituzte. Gainera, nabarmendu duenez, Europako Batzordeak gizarte-arazo larritzat identifikatu du bakardadea, eta, hala, bada, estrategia bereziak eta eraginkorrak diseinatu behar dira.

“Gure asmoa aurretik dauden ekimenetatik abiatzea da, eta tailer hau oinarrien dokumentu bat sortzeko aprobetxatzea”, esan du Melgosak. “Epe laburrera oinarri horien estrategia bat eraiki nahi dugu, aurretik dauden ekimenetan oinarritzen dena, baita Europa-mailan ere, eta abian diren foru- eta toki-estrategiekin bat datorrena».

“Arazoa dator bakardadea aukeratzen ez denean eta inposizio bat denean, eta, egoera kroniko bilakatu eta osasun fisikoan eta psikikoan inpaktu handia duenean”, esan du.

Estrategia aurrera eramateko, sailburuak Agenda Nagusirekin hasitako parte hartzeko prozesuarekin jarraitzea eta abian diren foru- eta toki-estrategiak bat etortzea zer garrantzitsua den nabarmendu du. “Erronka handia dugu aurrez aurre, baina ziur nago EAEko gizarte inklusiboagoa eta solidarioagoa eraikitzeko gai izango garela eta, hartan, inork ez diola laguntzarik gabeko bakardadeari  aurre egin beharko”, esan du Melgosak, amaitzeko.

Bestalde, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak erronka horretan borrokan ari diren zenbait ekimen nabarmendu ditu, besteak beste: Araba a Punto, toki-eremuan adinekoen nahi gabeko bakardadearen aurka borrokatzeko estrategia kolektibo bat sustatzeko programa; Hariak, bakardadeen aurkako Gipuzkoako estrategia, eta EtxeTIC, Bizkaikoa.

“Nahi gabeko bakardadeen inguruko esku-hartzea integratu dugu Agenda Nagusin; elkarlaneko gobernantza publiko-sozialaren espazio bat adinekoekin, zeinak, besteak beste, bakardadeetan esku hartu baitu. Eta Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, adinekoekin lagunkoiak diren hirien programa”, esan du Amilibiak.

Bakardadea, zifretan

Iaz, Matia Emakundek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskadin 55 urte edo gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko hirugarren inkesta argitaratu zen. Lau pertsonatik bat bakarrik bizi da. Ehuneko hori are handiagoa da emakumeen eta 80 urtetik gorako pertsonen artean.

Gainera, biztanleen %10ek ez du hileko harremanik familiarekin, ezta lagunekin edo bizilagunekin ere. Biztanleen %7k bakarrik sentitzen dira, batez ere 80 urte edo gehiagoko pertsonak eta eguneroko jardueretarako laguntza behar dutenak.

Europako testuinguruan, pandemia igaro ondoren, 4 pertsonatik 1ek Bizitza, Lana eta COVID-19a Inkestan esan zuen bakarrik sentitzen zela.