Turkia munduko hamaikagarren ekonomia da. Merkatu handia da, 84,7 milioi pertsona baino gehiago ditu, eta biztanle gehienak gazteak dira EBko 27 herrialdeekin alderatuta; beraz, herrialdeak eskulan ahalmen handia du.
Turkia munduko 30 makineria-merkatu nagusien artean dago. Herrialdea erakargarria da industria-garapen handia duelako, makineria eskatzen duten sektore ugari biltzen baititu. Azkenengo urteetan inportazioek eta makina-erremintaren salmentek gora egin dute, baita 2020an ere, eta, oro har, herrialdea makina-erremintaren inportazioen mende dago.
Eskariaren sektore nagusiak makineria orokorra eta automozioa dira. Azken hamarkadan, eraikuntzaren industriak bultzatu ditu Turkiako makineriako inbertsio gehienak. Gaur egun, fabrikazioa ere ardatz garrantzitsua bihurtu da. Hala ere, tokiko inbertsioak ez dira gai izan makineria-industriaren garapena sustatzeko, espero bezala. Bestalde, Turkiako industriak atzerritik datozen makinak nahiago ditu, eta horrek aukerak sortzen ditu.
Automobilgintzan, Turkia munduko 14. ekoizlea da, 2,1 milioi unitateko ekoizpen-ahalmenarekin. Sektorearen aurreikuspenak positiboak dira. Hazkunde marjinalak baino aurreikusten ez diren arren, Turkiak automobil-inbertsioak erakartzen jarraituko duela espero da, bereziki elektromugikortasunaren arloan. Ibilgailu elektrifikatu berriak fabrikatzeko, fabrikazio-lerro berriak beharko dira, bai eta instalazio berriak ere, makina-erremintaren eskaria sortuko dutenak. Turkiako automobil-industriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Ohar teknikoa Automozioa, 2023ko urtarrila.
Turkia funtsezko merkatua da makina-erremintaren euskal industriarentzat, eta azken urteotan garrantzia irabazi du. Euskal enpresentzako aukerak hainbat segmentutan daude, hala nola fresatzeko makinetan, prentsetan eta makina osagarrietan. Tornuen eta mekanizazio-zentroen segmentua ere erakargarria da, kasu honetan Asiako liderren aldetik lehia handiagoa dagoen arren.
Turkiako makina-erremintaren sektoreari buruzko ohar teknikoa, HEMEN.