Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Txosten honetan aurkituko daitezke 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean, Instagram sare sozialari buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 2101 ikasleen erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentuaren hasieran, sare sozial desberdinen pisua zenbatekoa den zehazten da eta gero Instagramen gaineko galderen emaitzak eskaintzen dira: irismena, koneksioa maiztasuna, erabilera desberdinak, jarraitzen diren perfilak eta balorazio orokorra, besteak beste.
Ikerketa burutzeko, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleez osatutako bi panel daude martxan eta aldiro-aldiro inkestak luzatzen zaizkie, 12-23 urte bitarteko gazte hauek dituzten portaerak ezagutzeko.
Egitasmo hau, 2018-2019 ikasturtetik aurrera UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak burutzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.