Jasangarritasunerako hezkuntza VI. Heziketa Topaketako gai nagusia

PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak VI. Heziketa Topaketa egin dute, gaur goizean. Topaketan irakasleak, erakundeak eta GGKEak bildu dira. Bertan, hezkuntzako ekimenetan jasangarritasuna lantzeko gakoak eman dituzte.

Jardunaldia hasi dute eLankidetzako zuzendariak Paul Ortegak eta Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiborako zuzendaria Amaia Agirrek. Biek nabarmendu dute topaketa horien garrantzia, 2016tik hainbat gai jorratu baitituzte, hala nola hezkidetza, inklusioa, teknologia berriak, parte-hartzea eta pandemia garaian emozioak nola jorratu.

Lehenengo zatian, Ingurugelatik, José Manuel Gutierrez zuzendariak Euskadin hezkuntzan ingurugiroa lanketaren ibilbidea azaldu du, eta, ondoren, Olatz Zabaleta eta Jokin Lapaza jasangarritasunerantzko bidean eskolek duten paperaz aritu dira.

Bukatzeko, Mikel Ballesterosek, ingurumen jasangarritasuneko sailburuordetzaren kontsultoreak, Boost proiektuaren inguruan hitz egin du, Euskadin ingurugiro hezkuntza lantzeko ekimena.

Ondoren, hainbat ikastetxek eta GGKEk haien esperientziak aurkeztu dituzte: Derioko Nekazaritza Eskolako ekoizpen ekologiko zikloa elikadura- eredu berri osasungarriago eta bidezkoagoa izateko lanketaz aritu da; Eusko Jaurlaritzako ingurugiro hezkuntza  zerbitzuak Aztertu programa, gizarte parte-hartzailea sustatzeko ekimena; UN Etxeak garapen jasangarrirako hezkuntza sarea aurkeztu du, eta Alboan GGKEek Amazonia Gara egitasmoa azaldu du.

Heziketa Topaketa

Heziketa Topaketa hezkuntza arloko eragileen eta GGKEen arteko topaketa eta trukerako gune bat dira, metodologiei buruzko esperientziak partekatzeko eta horiei gaineratzeko ikaskuntzak sortzeko. Topaketa horiek eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren EREIN 2021-2025 Ekintza Planaren barnean daude bilduta, plan horrek (H)ABIAN 2030 gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren estrategian onartutako konpromisoei erantzuten baitie.

Beste urteetako Heziketa Topaketetako materiala hemen aurkitu dezakezu