Ekainaren 8tik 11ra II. Lorategi Bizia izango da Lorategi Botanikoan

PRUEBA

Jarduera ugari izango da, hala nola, erlaxazio tailerrak, ikebanak, scape greena, zen lorategia, haur jarduerak eta kontzertuak kandela argitan. Jarduerak doakoak badira ere, taichi, yoga, zen lorategia eta scape green jardueretan izena eman beharko da aurretik, kultur etxeetara telefonoz hots eginez nahiz bertara joanda. Gaurtik aurrera eman ahal izango da izena.

2002an inauguratu zen Ángel de Diego Rica arkitektoak diseinatutako Lorategi Botanikoa, eta museo bizidun bat da, zeinetan landaredia arte bihurtzen den.  Barakaldoko hiri-kaskoaren barruan kokatua dago, eta iaz XX. urteurrenaren ospakizunen arrakasta ikusita, Udalak beste Lorategi Bizi bat antolatzea erabaki du ekainaren 8tik 11ra, lorategiaren ahalmen osoa ezagutzeko eta hartaz bete-betean gozatzeko.

Aurkeztuko den jarduera multzoak udalerriko bizilagunak animatu nahi ditu aisia-gune hau ezagutzeko abenturan murgiltzera, bisitaldia izan dadin leku magiko hau sarri erabiltzeko sarbidea.  Beraz, adin guztietarako eta edonorentzako jarduerak izango dira; batzuk, estatikoak, horretarako propio gaitutako leku desberdinetan, eta beste batzuk, berriz, ibiltariak, lorategiko hainbat zokotan barreiatuak. Guztiak garatuko dira ostegunetik igandera:

  • ERLAXAZIO TAILERRAK
    Landare, lore eta zuhaitz arteko gune naturaletan egingo dira yoga eta taichi tailerrak, goiz-arratsaldez, udalerriko profesionalen gidaritzapean.
  • IKEBANA TAILERRAK
    Ikebana (lore biziduna) deritzo loreak atontzeko arte japoniarrari.  Kultura japoniarrean sortu zen ikebana, lore-konponketak  mendebaldekoaz bestelako estetikarekin egiteko modu gisa interpreta daitekeena Mendebaldean. Baina, ikebana haratago doa, antzinatik datorren artea da, kultura japoniarrean sakon sustraituriko naturarekiko errespetutik sortua, arte japoniarraren beste arte-mota asko bezala, hala nola kaligrafia, tearen zeremonia edo haiku poesia.  Naturarekin komunikaturik bizitzeko moduan oinarritutako diziplina da ikebana.
  • SCAPE GREENA
    Familia osoak gozatzeko diseinatutako gymkhana.  Pistak bilatzean, enigmak ebaztean, trebetasun probak gainditzean eta lorategian barrena ibilbide bat egitean datza proba, zeinetan aktore eta animatzaileek parte-hartzaileei gaitasunak probaraziko dizkieten.   Lorategia eta lorategiaren sekretuak ezagutzeko auekra emango duen familia-esperientzia da. Tira Ta Floja antzerki-konpainiak sortuko du. 20 urtetik gorako esperientzia du antzerkian eta familia-dinamizazioan, eta bere proposamenen artean literaturari eta zientziari eskainitako room ihesa dauka.
  • ZEN LORATEGIA
    Nola egin zen lorategi bat. Miniaturako zen lorategien tailerrean lorategiaren elementuak azalduko dira: area itsasoa da; harriak, berriz, mendiak. Teknikak eta helburuak ere bai.  6 m2ko lorategia izango da hainbat teknika lantzeko ikasgela.
  • HAURRENTZAKO JARDUERAK
    • Clown ikuskizuna, kontu-kontalaria eta txikienentzako jolasak.
    • La maleta de Lekim haurrentzako clown ikuskizuna da, barre ugariko jarduerez josia, ikusleek parte hartzeko prestatua.
    • Zurezko jokoak. Tamaina handiko zurezko joko multzoa, lorategi botanikoan sakabanatuak.
    • Senideentzako jolasak dira elkarlanean aritzeko pentsatuak – puzzleak, asmamen- eta estrategia-jolasak –, tamaina handiko egurrez eginak, oso erakargarriak eta oso erraz erabiltzeko modukoak.
    • Ingurune natural honetarako bereziki prestatutako ipuin-kontalarien saioa.
  • KONTZERTUAK KANDELEN ARGITAN
    Formatu txikiko kontzertu-sorta, inpaktu artistiko handikoak, kontu handiz aukeratuko direlako bai artistak, bai eszenaratzea.  Eszenatokia zingira aldameneko karratuetako batean jarriko da, eta uraren erreflexuak izango dira hondoko oihala.
  • TERRAZA NATURALA
    Terrazaren eszenaratze zaindua, zuzeneko musika-klub handien giroa gogorarazi asmoz atondua, mahaiekin, kandelekin eta zerbitzu zainduarekin, kontzertu batez edo, besterik gabe, lorategian lasaitasun-une batez gozatu ahal izateko Gainera, eguerdian, gure ingurune hurbileneko musika-eszenako hainbat dj protagonista dituen bermut musikala izango dugu.
  • GIROTZEA ETA DEKORAZIOA
    Jarduera guztietan zainduko da girotzea, bai eta dekorazio-elementuak, altzariak, seinaleak nahiz informazio-panelak ere.  Espazioarekin, lorategi botanikoarekin, alegia, harmonian betiere.

PROGRAMAREN JARDUERA ZENBAITETAN IZENA EMATEA
Jarduera guztiak doan dira. Lorategi Bizia ekimeneko jardueretako zenbaitetan -taichia, yoga, zen lorategia,  eta scape greena – parte hartu nahi izatera, aldez aurretik eman beharko da izena.

Gainontzeko jardueretarako sarrera – dantzaldiak, kontzertuak, terraza naturala eta abar – librea da.

Aurrez aurre edo telefonoz eman ahal izango da izena Barakaldoko kultur etxeetan eta gizarte-etxeetan, baita udalaren egoitza elektronikoan ere:

  • Retuerto 944789506 / 944789625.
  • Burtzeña 944789171 / 944789625.
  • Zuhatzu 944789512 / 944789513.
  • Gurutzeta 944789638 / 944789485.
  • Clara Campoamor 944789147 / 944789882

Argidide gehiago www.barakaldo.eus Udal web giunean edo BarakaldoApp aplikazioan.