Lanit Taldea, datuen analisian espezialista, enpresen jarduera errazteko helburuarekin

PRUEBA

Lanit Taldea Urdulizen (Bizkaia) egoitza duen enpresa bat da, 2015ean sortua. Lehen urteetan merkatuan posizionatu ondoren, enpresa datuen analisian espezializatu da. “Gure xedea datua negozioari hurbiltzea da, eta horrela enpresaren onura lortzea, aplikazioetan, erabakitze sistemetan, IArekin edo monitorizazio masiboarekin”, azaldu du Javier Lastra Noriegak, Laniteko zuzendariak. Gaur egun, 35 aholkularik osatzen dute plantilla, eta datozen urteetan 40ra zabaltzeko asmoa dute. 

Lanitek batez ere Euskadin jarduten du, eta bezero ugari ditu hainbat esparruatan, esaterako: bankuak, elikagaien banaketako enpresak, industria edo osasun-sektorea. Azken aldian egin duen lanik aipagarrienetako batean Euskadin egoitza duen multinazional handi batekin aritu da elkarlanean. “Proiektu honetan 1.000 datu-jatorri baino gehiago genituen, 20 terabyte, eta 20 milioi dokumentu inguru. Horrekin 300 aginte-koadro baino gehiago sortu ditugu, denbora errealeko informazioarekin”, Javier Lastrak nabarmendu duenez. Azpimarratzekoa da multinazionalak eredu hori errepikatu duela munduan zehar banatutako beste egoitza batzuetan. 

Antzeko beste proiektu berri bat EITBrekin jorratu da. Bertan, Lanitek komunikazioaren munduan erabilitako metadatu guztiak bildu ditu (teletipoak, aktak, prentsa-oharrak), edozein langilek bilaketa oso azkar baten bidez bere hemeroteka dokumental osoa nahi bezala mozteko aukera izan dezan. 

Paintech Proiektua izan da Laniten beste ekimen bat. Athlon, Init eta BioCruces Bizkaiarekin batera, bizkarreko min kronikoak prebenitzeko eta identifikatzeko sistema bat garatu du enpresak. “Datu medikoak oso ugariak dira, eta kasu honetan sistema honek asko prozesa ditzake: pazienteen osasun-ohiturak, kontsultak, analisiak, preskripzioak, tratamenduak… Datu horiek guztiak batuta, lunbalgia puntuala duten eta kronifikatzeko arriskua duten pazienteak monitorizatzea lortzen dugu. Beraz, balizko jarraibide edo tratamenduak aurreikusi ahal dira hori saihesteko”, adierazi du Laniteko zuzendari nagusiak. Proiektu hau SPRI Taldearen lankidetzarekin gauzatu da, Bodegas Amesguren eta Tecnaliarekin batera orain lantzen ari den beste proiektu bat bezala, ardoaren hartzidura-prozesuari buruzko datu zehatzak ezagutzea ahalbidetuko duen soluzio bat ezartzeko helburuarekin. 

Etorkizunari begira, urte batzuk merkatuan eman ondoren, Lanitek datuen analisian espezializatzen jarraitu nahi du, sektore berrietan lan egiten jarraitzeko, hala nola ardogintza-sektorea. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.