SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin

PRUEBA

SPRI Taldearen Invest in Basque Country  ekimenak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin. Datorren ekainaren 14an izango da, eta bere helburua da enpresa horien arteko harremanak bultzatzea eta lehen eskutik jakin dezatela zein abantaila dauden Euskadin inbertitzen jarraitzeko. Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldi horretan bertatik bertara ezagutu ahal izango dute zein ekimen abiaraziko diren talentua erakarri eta atxikitzeko eta orobat jakingo dute nola handitu filialen garrantzia I+G-ko proiektuak garatuz.

Duela berrogei urte baino gehiagotik, Euskadi lehiakorrago izateko lasterketa batean murgilduta dago, eta horretarako, badugu industria-kontzentrazio handia eta baita ere espezializazio adimentsua. Ekosistema industrial horren zati handi bat  atzerriko kapitaleko enpresez osaturik dago; Euskal Autonomi Erkidegoan kokatu ziren enpresak dira eta orain bere enbaxadore onenak bihurtu dira inbertsio berriak erakartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak emango dio hasiera topaketari, eta balioan jarriko ditu 2022. urteko inbertsioen zifrak eta atzerriko inbertsioak euskal ekosisteman duen tokia.

Invest Basque Country ekimenaren arduradun Jorge Fernándezek denen aurrean aurkeztuko ditu Invest 2022-23 Barometroaren datu esanguratsuenak eta SPRI Taldearen zerbitzu honek bere Plan Estrategikoan bildu dituen ekintza-planak.

Ondoren, hainbat mahai-inguru egingo dira. Bat negozio-giroari eta Euskadin inbertitzeko arrazoiei buruz, eta bertan parte hartuko dute Euskadin kokatuta dauden eta atzerriko kapitala duten enpresek (esaterako, Mercedes, Syngoi eta Megatech).  Segidan, beste mahai-inguru bat egingo da talentuari buruz, Viralgen, BTI edo Bizkaia Talent bezalako konpainia eta erakundeekin, eta hirugarrenean hizpide hartuko dira Euskaditik garatzen diren I+G-ko proiektuak eta nola handitu filialen garrantzia enpresa matrizeen aurrean.  Parte-hartzaileen artean izango dira, besteak beste, Pierburg, Ikor eta ZIV.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik emango dio amaiera ekitaldiari, eta jardunaldiko ondorioak eta nabarmentzeko moduko puntuak azalduko ditu.