Gasteizko UNEDen 2023ko ekainaren 1ean egingo diren azterketei buruzko informazioa

Oposizio-faserako prestatutako probak honako leku eta ordutan egingo dira:

EGUNA ORDUA TOKIA PROBA GELA
2023/06/01 09:30 UNED Fakult. Goi-mailako kidegoa. Meatzeetako eskala 1. gela
2023/06/01 09:30 UNED Laguntzaile teknikoen kidegoa. Arrantzako eskala 2-3 gela
2023/06/01 09:30 UNED Fakult. Goi-mailako kidegoa. Kartografiako eskala Aula Magna
2023/06/01 16:00 UNED Fakult. Goi-mailako kidegoa. Itsasontzietako eskala 1. gela
2023/06/01 16:00 UNED Laguntzaile teknikoen kidegoa. Hazien eskala 2-3 gela
2023/06/01 16:00 UNED Kidego Teknikoko Azpiegituretako eskala Aula Magna

Ohar garrantzitsuak

  • Garraio publikoa hartzea duzu onena Gasteizko UNEDera iristeko  Nola iritsi jakiteko (leiho berri batean irekitzen da)
  • Ateak azterketa ordua baino 30 minutu lehenago irekiko ditugu.
  • Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
  • Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
  • Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek esan zaien tokira joan beharko dute.
  • Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
  • Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibide-orria (DOCX, 720 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ikusi erantzun-orria (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
  • Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 120 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
  • Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
  • Probaren emaitzak 2023ko ekainaren 5ean argitaratuko dira.