Ohar teknikoa Brasilgo sektore aeroespazialari buruz – Maiatza 2023

Brasilgo industria aeroespaziala da modu globalizatuan funtzionatzen duen hego hemisferioko industria handiena. Brasilgo hegazkingintza sektorean EMBRAER enpresa dugu protagonista handiena, hirugarren postuan baitago Boeing eta Airbusen atzetik langile eta entrega kopuruan, eta laugarren postuan fakturazioan, aurreko bien eta Bombardier-en atzetik.

Konpainia honek São Paulo estatuko São José dos Campos hirian ditu egoitza zentrala, lantegi nagusia eta diseinu- eta ingeniaritza-zentroa. Lantegi bat dauka São Paulo estatuko Gavião Peixoto hirian; bertan fabrikatzen dira osagai garrantzitsuenak eta kontrolatzen dira hegaldi probak.

Embraer enpresaz gain, Brasilgo industria aeronautikoa oso aktiboa da, hasi motor bakarreko hegazkin elektrikoetatik eta karga-ontzi arinetara.  Aipagarria da aisialdirako eta instrukziorako erabiltzen diren kirol-hegazkin arinen (ALE) kategoria. Brasilen badira orobat helikoptero fabrikatzaileak eta UAV (aireko ibilgailu ez tripulatuak) fabrikatzaileak.

Industria aeronautikoa sektore estrategiko bat da Brasilgo gobernuarentzat, eta hainbat pizgarri eskaintzen ditu hegazkin-parkea modernizatzeko, merkatu horretan lan egiten duten fabrikatzaileei erraztasunak emanez osagaiak inportatzeko. Zentzu horretan, sarrera-kanal garrantzitsuena esportazio zuzena da,  bai enpresa pribatuentzat, eta baita ere erakunde publiko zein militarrentzat.

Halere, gainerako sektore gehienetan bezala, oso garrantzitsua da tokiko bazkideekin aliantzak egitea merkatura errazago sartzeko. Zentzu horretan, esan liteke Sektore Aeroespazialeko Enpresen Katalogoa (CESAER) elementu bideratzaile bat dela, datu-base horretan baitaude jasota hegazkinen garapen-, produkzio- eta mantenimendu-lanak eta segmentu aeroespazialerako beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten Brasilgo enpresak.

Xehetasun gehiagorekin ezagutu nahi badituzu merkatuko perspektibak, sektoreko inportazio eta esportazioak, sektorearen balio-katea eta merkatu horretara sartzeko giltzak eta aukerak, ohar tekniko osoa deskargatu dezakezu HEMEN

2305-BasqueTrade-Aeroespacial-Brasil-NT