Bosgarren uztez sustatuko ditu Hiriko Soinuak-ek banda eta bakarlari berriak

Beste urte batez, Hiriko Soinuaren bitartez bilatuko ditu Barakaldoko Udalak Euskadiko bakarlari eta banda berriak, lehiaketa eginez. Izena emateko epea uztailaren 13ra arte luzatuko da. Orain arte bezala, sariei dagokienez, besteak beste, sari nagusia eta Barakaldoko artista onenaren saria irabazten dituzten taldeek Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzeko aukera izango dute. Berdintasun eta Euskara sariak irabazten dituztenek, berriz, hurrenez hurren, single bat eta abesti bat grabatu ordez 4 kantuko EP bana grabatuko dute.

Sari Nagusiko eta Barakaldo eta Berdintasun sarietako bederatzi finalistek zuzenean jardungo dute San Bizente parkean egingo den finalean, irailaren 23an. Epaimahai profesionalak erabakiko du zuzenean Euskara sariaren proposamen irabazlea.

Lehiaketako lau kategorien proiektu irabazleek urriaren 20an eta 21ean jardungo dute Herriko Plazan egingo en jaialdian, Estatuan ibilbide aitortua duten eta aurrerago ezagutzera emango diren bi bandarekin batera.  Finala eta jaialdia doakoak izango dira.

«2022an berrekin genien Barakaldoko kaleetara kontzertuak ekartzeari, pandemia amaituta. Jardunaldi bakarraren ordez, bi prestatu, eta guztira, 4.500 lagun bildu genituen. Lehiaketak bestet errekor bat lortu zuen, 141 artistek eman baitzuen izena, eta 2019koarekin alderatuta, % 40 hazi zen. Horrez gainera, lau urteotako artisten parte-hartzerik ugariena izan genuen, 36 bandekin. Barakaldar askoren berariazko eskeari erantzunez sortu zen Hiriko Soinuak. Batetik, udalak zuzeneko musikaren aldeko apustua eta talentu berriak sustatzea, eta bestetik,  herriko musika-banda, ostalaritza eta merkataritzaren sustapena uztartzen ditu. Gaur arte balorazioa oso positiboa da, bosgarren honetan egitasmoa sendo-sendo dago, eta haziz jarraitzea espero dugu», adierazi du Barakaldoko Udaleko Gazteria arloko zinegotziak.

NOLA HARTU PARTE?
www.barakaldo.eus webgunean eskuragarri dagoen inskripzio-fitxa betez eta [email protected] helbidera bidaliz uztailaren 13a (barne) baino lehen, mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera; horiez gain, taldeko kideen NANaren edo erroldatze-agiriaren ziurtagiriaren fotokopia ere aurkeztu behar da, EAEkoak direla egiaztatzen duena.

Gutxienez kide bat Barakaldon erroldatuta dutela egiaztatzen duten musika-proiektuak Barakaldoko artista onenaren sarirako hautagai izango dira, gainerako kategoriez gain –beherago adierazitako baldintzak betez gero–.  Taldekideen % 50 gutxienez emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuak Berdintasuna saria lortzeko hautagai izango dira, gainerako kategoriez gain –beherako adierazitako baldintzak betez gero–.

KATEGORIAK ETA SARIAK

  • Kategoria nagusiko artistarik onena
    • Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
    • Hiriko Soinuak jaialdian jardutea.
  • Barakaldoko artistarik onena
    • Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
    • Hiriko Soinuak jaialdian jardutea.
  • Berdintasun kategoriako artistarik onena
    • Gaua Produccionesen estudioetan 4 kantuko EPa grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
    • Hiriko Soinuak jaialdian jardutea.
  • Euskara kategoriako artistarik onena
    • Gaua Produccionesen estudioetan 4 kantuko EPa grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
    • Hiriko Soinuak jaialdian jardutea.

NORK HAR DEZAKE PARTE?
Baldintza hauek betetzen dituzten musika-proiektu guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketan:

  • Proiektuko kide bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea
  • Proiektuko kideak 16 urtetik gorakoak izatea
  • Izena emateko unean ez dezatela editaturiko disko bat baino gehiago izan, disko etxe batekin kontratua eduki edo ez.
  • Gaiak originalak izan behar dira.  Erakundeak hala eskatzen badu, egiletza frogatu beharko da.
  • Antolatzaileek lehiaketarako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak baztertu ahal izango dituzte lehiaketaren edozein fasetan.