Aurten, Ingurumenaren Munduko Egunak Plastikoengatiko Kutsadurarik Gabe goiburua du, eta plastikoek eragindako kutsaduraren aurka herritarrek hartzen duten ekintza oro munduko mugimenduarekin bat datorrela gogorarazten digu.
Ildo horretan, ESIak gure ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortzeko lan egiten du. 2022. urtean,
- EEG ESIan 50 tona plastiko baino gehiago birziklatu dira, 2021. urtean erregistratutako kopurua baino %54 handiago.
- ESIak gas anestesikoen zero isuriak proiektua jarri du abian, erakundearen karbono-aztarna murrizten jarraitzeko.
- Etxez etxeko ospitalizazioko hainbat ibilgailu berritu dira; horrela, ibilgailuen % 100 jadanik energia berriztagarriz hornitutako auto elektrikoak dira, jatorriko berme-ziurtagiria dutenak.
- Maskarak birziklatzeko proiektua sendotu egin da, eta birziklatutako maskara-kopuruak gora egin du 2021. urtearen aldean; izan ere, 285.000 unitate baino gehiago birziklatu dira, eta horrek atmosferara 371 kGCO2 isurtzea saihestu du.
- 7 osasun-zentrotan, eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko proiektua hasi da.
Menu ekologikoa ospitaleratutako pertsona guztientzat
Dietetikako zerbitzuak lagunduta aritu den sukaldeko zerbitzuak erronka gisa hartu du ospitaleratutako pertsona guztiek, edozein dieta eta patologia izanik ere, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean produktu ekologiko eta naturalez osatutako menu ekologiko bat jasotzea, eta osagai nagusiei dagokienez ez ezik (haragia, arraina…), baita osagai arruntei dagokienez ere (gatza, azukrea, olioa…). Horren erakusle, erabilitako gatza, adibidez, Añanako Gatz Haranak emandakoa izango da. Hau da egun horretarako menua:
Lehenengo platerak:
Garbantzu ekologikoak.
Ortuko bazkarien krema.
Bigarren platerak:
Oilasko ekologiko errea Arabako patata frijituekin.
Kantauriko amuko legatza Arabako panadera patatekin.
Azkenburukoak:
Izarrako euskal pastela.
Karrantzako gazta Lea Artibaiko sagar-gozokiarekin.
Egur-labeko ogia.