Euskal berrikuntza ekosistema hazten dago. Hazinnova berrikuntza ez teknologikoaren programaren hirugarren edizioan parte hartu duten 321 euskal ETEek Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako enpresa berritzaile akreditazioa lortuko dute. Hazinnovaren 2022ko deialdiaren bidez, eta lehiakorragoak izateko helburuarekin, enpresa hauek guztira 410 mikro-berrikuntza proiektu burutu dituzte arlo desberdinetan. 2022ko deialdian, programak 2.760.000 euroko diru-hornidura izan zuen eta 2019an ezarri zenetik, on egin dio 657 euskal enpresari.
Ziurtagirien banaketa ekainetik uztailera izango da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde desberdinetan ospatuko diren bost ekitalditan. Lehenengoa hurrengo ekainaren 13an Barakaldon egingo da. Ziurtagiri-banaketa ekitaldia ekainaren 19an Ermuan egingo da, ekainaren 26an Vitoria-Gasteizen, uztailaren 4an Urnietako herri gipuzkoarrean, eta uztailaren 13an Azpeitian.
“Badakigu enpresa txikiek zailtasunak izan ahal dituztela beharrezko baliabideak edukitzeko berrikuntza proiektuak burutzeko eta merkatuan lehiakor mantentzeko. Horregatik sortu genuen Hazinnova, programa ETEentzat berrikuntzara sartzeko atea izateko, berrikuntza azken urratsera arte zabalduz, euskal lurraldeko enpresa guztiengana helduz. Berrikuntza txiki batek aldaketa handia egin daiteke ETE batek merkatuan duen posizioan. Enpresen asebetetze-tasak, 10tik 8,82ko batez besteko nota du eta horrek adierazten digu bide zuzena dela”, azpimarratzen du Aitor Urzelaik, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak.
Hazinnovak laguntzak ematen dizkio euskal enpresa txiki eta ertainei berrikuntza ez-teknologiko mikro-proiektuak ezartzeko, produktuan eta negozio-prozesuetan bideratuta, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan.
Hazinnovaren 2022ko deialdian parte hartu zuten, lurraldeka: Bizkaian 156 enpresek (225 proiektu), Gipuzkoan 118k (121 proiektu) eta Araban 47k (64 proiektu). Guzti horiek dira 5 eta 99 langile tartean dituzten ETEak, jarduera-zentroa Euskadin dutenak eta industria sektorekoak (manufaktura, uren eta hondakinen kudeaketa, energia horniketa, etab.) edo zerbitzuetakoak (IKT jarduerak, handizkako garraio eta merkataritza, besteak beste) direnak. Haietako batzuk gehiagotan errepikatu dute, hau da, aurreko Hazinnovaren deialdietan parte hartu dute.
Enpresa txiki eta ertainen konpromisua berrikuntza bultzatzeko gakoa izan da Euskadik 2022an bigarren urtez jarraian berrikuntza indizean europar bataz bestea gainditzeko (aurten %10ean) eta, gainera, EBko herrialde ‘berritzaile indartsuen’ taldean sartzeko.
Tokiko agente kolaboratzaileen sare zabala
Hazinnova programak tokiko eta sektoreko agenteen sare zabal baten laguntza jasotzen du eta beraiek ETEei bere berrikuntza proiektuak burutzen laguntzen die. Bere oinarrizko funtzioetariko batzuk dira programaren berri zabaltzea bere inguru hurbilean enpresak parte hartzera bultzateko eta ETEei laguntzeko prozesu osoan zehar. 2022an 44 agentek parte hartu dute Hazinnovan, tokiko garapen agentzia eta klusterretatik, merkataritza ganbera eta enpresa elkarteetaraino. Agente kolaboratzaile hauek Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, SPRIri eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziari lagunduko die ekitaldi bakoitzean, eta bertan banatuko zaizkie ziurtagiriak enpresei.
Ziurtagiri-banaketa ekitaldiaren ondoren, berrikuntzen kasu praktikoen aurkezpen bat egingo da eta bertan Hazinnovaren 2022ko programan parte hartu duten enpresek bere esperientzia praktikoak partekatuko dituzte, baita lortutako emaitzak ere.
Hazinnovaren 2023ko deialdia
Hazinnovaren 2023ko deialdia dagoeneko irekita dago eta interesatuta dauden enpresa berriek laguntzak eskatuko ahal dute hurrengo urriak 26a arte. Edizio honetan, berri gisa, Innobideak eta Hazitek programaren onuradunak izan diren enpresak Hazinnovan parte hartzea hautatu ahalko dute. 2023ko Hazinnova programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du.
Laguntza honen bidez, Euskadin kokatutako 5 pertsona edo gehiagoko ETEak eta industriaren sektoreko parte direnak edo industriari lotutako zerbitzuak, IKT jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak edo aseguruak, aholkularitza espezializatuko 50 ordu dohainik jaso ahalko dute hiru hilabeteko epean emaitzak lortu ahal izateko. ETE bakoitzak gehienez 2 berrikuntza mikro-proiektu egiteko aukera du arlo desberdinetan, adibidez: enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzario eta estrategikoa hobetzea bere errentagarritasuna kontrolatzeko; produkzio prozesuak optimizatzea eta enpresaren produktibitatea hobetzea; kalitatea, jasangarritasuna eta enpresa segurtasuna; pertsonen kudeaketa hobetzea eta bere konpromisoa eta motibazioa gehitzea; merkatu-kuota handitzea bezeroak ezagutuz, erakarriz, artatuz edo fidelizazioaren bidez; hornidura- edo banaketa-katea hobetzea eta entregaren gastuak eta epeak gutxitzea edo bezeroenganako zerbitzua hobetzea; enpresaren efizientzia hobetzeko prozesu administratiboak birdiseinatzea; produktu/zerbitzuak (berriak edo aurretik daudenak) merkatu berrietara (nazionalak, nazioartekoak edo beste sektoreetakoak) egokitzea; marketin estrategia bat sortzea merkatu geografiko berrietara edo bezero segmentu berrietara heltzeko, eta gainera, produktuekin lotutako konponbideak identifikatzea eta ezartzea, enpresaren bolumena handitzeko.