Prozesuak eta proiektua hobetzea ahalbidetzen duen metodologia horrek abantaila ugari ditu:
- Ekonomikoak: gastuaren optimizazioa, ekoizpen handiagoa, gainkostu txikiagoak eta eragileen inplikazio-maila handiagoa.
- Ingurumen arlokoak: hondakinen murrizketa eta energia-gastu txikiagoa.
- Sozialak: proiektuen gardentasun handiagoa, segurtasun handiagoa eta osasun hobea obretan, eta proiektuetan gizartearen inplikazioa. Hala, erabiltzaileen bizi-kalitate hobea lortzen da.
BIM Euskadi ERAIKUNEk (Euskadiko Eraikuntzaren Industriaren Klusterra) sustatzen eta koordinatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen du, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bidez. Biek osatzen dute BIM Euskadi Batzordea, ekimen hori sustatu eta koordinatzeko erakunde nagusia. Batzorde, horretan modu aktiboan parte hartzen dute pertsona, enpresa, profesional, erakunde publiko eta ezagutza-eragile ugarik.
Sektoreko enpresa, erakunde eta elkarteentzako galdetegi honen bidez, BIM Euskadi Batzordeak Eraikuntzaren Industriaren BIM metodologiaren ezarpen-maila eta bilakaera neurtu nahi du.
Ez egin zalantzarik eta hartu parte!
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScHUE-uPJXkYHXLH7SK-_XyXOuzg6NHhJ2OeMthiCjIBToqLg/viewform