Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema berria (SINE) aurkeztu du. Tresna boteretsua da Euskadiko natura zaintzearen inguruan erabakiak hartzen laguntzeko, datu-base fidagarri, eguneratu eta bateratuan oinarrituta.
Aurkezpen-ekitaldian, Bilboko Itsasmuseumean hartu dute parte Amaia Barredok -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Iraunkortasuneko sailburuordea-, Lucía Iglesiasek -Europako Batzordeko Natura Babesteko Unitateko politika-arduraduna-, Marta Rozasek -Eusko Jaurlaritzako Natur Ondarearen Zerbitzuko arduradunak- eta Marta Iturribarriak -Euskadiko Natura Informazio Sistemaren arduraduna eta hiru Foru Aldundietako ordezkariek ere.
EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea