PRIMERAN! C1 euskara ikasteko metodoaren lehen liburukia argitaratu berri du HABE erakundeak

Datozen egunetan, euskaltegi guztietara ale bana banatuko da eta Euskal Herriko saltoki nagusietan izango da salgai. PRIMERAN C1.2 datorren urteko irailerako-edo prest egotea da aurreikuspena.

PRIMERAN! C1 egitasmoa ELKAR argitaletxeko materialgile-taldearekin elkarlanean garatu da, eta bi liburutan banatuta dago: C1.1 eta C.1.2. Liburu bakoitzak 8 ikastunitate, hiru idazmen-proba, hiru mintzamen-proba eta proba bakoitzaren eredu bat eskainiko ditu. Proposatutako ibilbidean, une didaktiko guztien prozedurak, euskarriak eta erreferentziak jasotzen dira.

Informazio gehiago