Euskadi Estatuko lehenengo erkidegoa da enpresa-berrikuntzan, baina oraindik ere Europako batez bestekoaren azpitik dago.
Datuen arabera, proiektuen dimentsio europarrak gora egin du; Euskadi berrikuntza handiko eskualde eta herrialde europarren artean dago; eta Europako Batzordeak, udaberriko txostenean, euskal ekonomiaren sendotasuna nabarmendu du, lehiakortasunean, berrikuntzan, produktibitatean eta per capita errentan dauden indarrak azpimarratuz.