Aurkeztutako proiektuen garrantziaren proportzioan, Gipuzkoako Aldundiak 2,6 milioi jasoko ditu eta Arabakoak 0,6 milioi. Udalerriei dagokienez, Bizkaian 300.000 eurotik gora lortu dituzte Santurtzik eta Portugaletek, Basaurirako 250.000 inguru izango dira, eta berriz, 200.000 euro inguru, Durango, Galdakao eta Sestaorako. Gipuzkoan, 300.000 eurora hurbilduko da Errenteriak jasotakoa, eta 200.000 eurotik gertuago geratuko dira Hernani, Eibar eta Zarauzko laguntzak.
Lurralde Politikako Ministerioak ebatzi du 149 milioi euro ematea 2022ko deialdiko toki-erakundeen digitalizazio-proiektuak diruz laguntzeko, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kontura.
Deialdi hori 20.000-50.000 biztanle bitarteko udalerrientzat, foru-aldundientzat eta beste lurralde-erakunde batzuentzat izan zen, eta 2022ko abuztutik abendura bitartean izan zuen epea. Toki-erakundeek beren digitalizazio-proiektuak aurkeztu ahal izan zituzten, toki-administrazioa herritarrei hurbiltzeko eta zerbitzu publikoen prestazioa hobetuko duten proposamen berritzaileen izapideak errazteko.
Adibidez, herritar eta enpresentzako zerbitzu publiko digitalen irisgarritasuna hobetzeko, eten digitala murrizteko, langile publikoen eraginkortasuna eta neurrikotasuna hobetzeko, zerbitzuak berrerabiltzeko eta zerbitzu digital berrietan sortzen ari diren teknologiak erabiltzeko ekimenak diruz lagunduko dira (chatbotak, automatizazioa eta robotizazioa, plataformak, etab.).
2021eko deialdia, 92,7 milioikoa, 50.000 biztanletik gorako udalei bideratu zitzaien digitalizazio-proiektuetarako. 2023an, hirugarren deialdi bat egitea aurreikusi da.